Wu Yize
| Wu Yize | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lanzhou, 2003ko urriaren 14a (22 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | txinera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | snooker player (en) |
Wu Yize (Lanzhou, Txina; 2003ko urriaren 14a) txinatar snooker jokalari profesionala da. 2026an Munduko Snooker Txapelduna bilakatu zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako ipar-mendebaldeko Gansu probintziako Lanzhou jaioterrian snooker-erako gaitasuna erakutsi zuen gaztetatik, eta aitak Yushango Nazioarteko Billar Akademiara eraman zuen, 11 urte zituela Roger Leighton entrenatzaile australiarrarekin lan egiteko. Erresuma Batura joan zen gero aitarekin, 16 urterekin, snooker prestakuntza sakontzeko, eta Shefielden jarri zen bizitzen, bertako akademia batean izena emanda.[1][2]
2021ean profesional bihurtu ondoren, Wuk bere ibilbideko lehen titulua ofiziala irabazi zuen 2025eko Nazioarteko Txapelketan (International Championship delakoa), finalean John Higgins 10–6 garaituz. Horri esker, munduko rankingetan 16 onenen artean sartu zen, eta 2026ko Masterserako gonbidapena ziurtatu zuen, non finalerdietara iritsi zen bere debutean.
Wuk 2026ko Munduko Snooker Txapelketa irabazi zuen final erdietan doi-doi gaindituta Mark Allen 17–16 (Allenek garaipeneko bola beltzean huts egin zuen 16-16 zeudela, askok ulertezintzat ikusi zuten hutsa [3]). Finalean Shaun Murphy 18–17 garaitu zuen. Txinako bigarren Munduko Txapelduna bihurtu zen, 2025ean Zhao Xintongen atzetik, eta snooker profesionalaren historiako bigarren irabazle gazteena, 1990ean txapeldun izandako Stephen Hendry delarik adinez gazteena 2026 arte bederen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Wu Yize» artikulutik itzulia izan da, 2026-05-05 data duen 1352616173 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2026-05-05 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Ostlere, Lawrence. (29 April 2026). «Who is Wu Yize? China's 'new superstar' tipped by Ronnie O'Sullivan to win the World Snooker Championship» The Independent.
- ↑ Sutcliffe, Steve. (5 May 2026). «The family sacrifices that helped Wu become world champion» BBC Sport.
- ↑ (Ingelesez) Sutcliffe, Steve. (2026-05-02). «World Snooker Championship 2026 results: Wu Yize defeats Mark Allen in dramatic semi-final, Shaun Murphy beats John Higgins» BBC Sport (kontsulta data: 2026-05-05).