Tokugawa Tsunayoshi
| Tokugawa Tsunayoshi | |||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1680 - 1709 ← Tokugawa Ietsuna - Tokugawa Ienobu →
| |||||||||||
| Bizitza | |||||||||||
| Jaiotza | Edoko gaztelua, 1646ko otsailaren 23a | ||||||||||
| Herrialdea | Tokugawa shogunerria | ||||||||||
| Heriotza | Edoko gaztelua, 1709ko otsailaren 19a (62 urte) | ||||||||||
| Hobiratze lekua | Jōken-in Mausoleum (en) | ||||||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza: Elgorria | ||||||||||
| Familia | |||||||||||
| Aita | Tokugawa Iemitsu | ||||||||||
| Ama | Keishōin | ||||||||||
| Ezkontidea(k) | Takatsukasa Nobuko (en) Jukōin (en) Zuishun'in (en) Seishin'in (en) | ||||||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
| Familia | ikusi
| ||||||||||
| Leinua | Tatebayashi-Tokugawa family (en) Tokugawa family (en) | ||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||
| Hizkuntzak | japoniera | ||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||
| Jarduerak | Samuraia | ||||||||||
| Gradua | Shogun | ||||||||||
Tokugawa Tsunayoshi (japonieraz: 徳川 綱吉) Tokugawa shogunerriko bosgarren shoguna izan zen. Tokugawa Ietsunaren anaia txikia eta Tokugawa Iemitsuren semea izan zen.
Animalien, batez ere zakurren babeserako drakoniar lege batzuk ezartzeagatik da ospetsua, eta, beraz, "shogun zakurra" ezizenarekin ezaguna da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1651n, bere aita hil zenean, Tsunayoshik bost urte baino ez zituen, eta bere anaia nagusia zen Ietsuna bihurtu zen shogun.
1680an hil zen bere anaia nagusia, 39 urterekin eta oinordekorik gabe, eta, beraz, oinordekoa nor izan behar ote zen eztabaidatzen hasi zen. Hotta Masatoshik, shogunerriko aholkularirik garrantzitsuenetako bat zenak, postu hori Tsunayoshik hartzea iradoki zuen, eta, beraz, Tokugawa shogunerriko bosgarren shogun bihurtu zen.
Bere agintaldian, biziki bultzatu zuen Zhu Xiren konfuzionismoa, garai honetan, gainera, 47 rōninena bezala ezagutu zen gatazka gertatu zelarik.
| Aurrekoa Tokugawa Ietsuna |
Tokugawa shogunerriko shoguna 1680-1709 |
Ondorengoa Tokugawa Ienobu |