Thomas Paulsamy
| Thomas Paulsamy | |||
|---|---|---|---|
2016ko apirilaren 11 - ← Antony Pappusamy (en) Elizbarrutia: Dindigulgo elizbarrutia | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | 1951ko abuztuaren 2a (74 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Maryknoll (en) | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Thomas Paulsamy (Poolampatti, Salem barrutia, Tamil Nadu, 1951ko abuztuaren 2a) indiar elizgizon katolikoa da, 2016tik aurrera Dindigulgo apezpikua dena.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas Paulsamy 1951eko abuztuaren 2an jaio zen Poolampattyn, Tamil Nadu estatuan. Bere jaioterriko eskola batean ikasi ondoren, filosofia eta teologia ikastera joan zen Tiruchirappalliko San Paulo apaizgaitegira. 1977ko maiatzaren 25ean apaiztu zen, Tiruchirapalliko elizbarrutian inkardinatuta geratuz.[4] 1992tik 1993ra New Yorkeko Maryknoll Teologia Eskolan ikasi zuen.[5]
Apaiz gisa, honako kargu hauek bete zituen: Melapudurreko Santa Maria katedraleko parrokoa (1977tik 1979ra), Palaiyakoilgo Zazpi Doloreen elizako apaiz laguntzailea (1979tik 1980ra), Kosavapattyko San Luis elizako parrokoa (1980tik 1985era), Kailasapuramgo San Jose Langilearen elizako parrokoa (1985etik 1986ra), Foraneko San Jose elizako parrokoa eta bikarioa (1986tik 1992ra), Malayadipattiko San Frantzisko Xabierkoaren elizako parrokoa (1993tik 1995era), Palakaraiko Berrerosle Santuaren basilikako parrokoa (1995etik 2001era), Melapudurreko Santa Maria katedraleko parrokoa (2002tik 2004ra), Nanjurreko Doloreetako Ama Birijinaren elizako parrokoa (2004tik 2005era), Fathimanagarreko Fátimako Ama Birjinaren elizako parrokoa (2005etik 2007ra), Tiruchirapalliko elizbarrutiko bikario jenerala (2007tik 2015era) eta Kallukuzhyko San Antonio elizako parrokoa (2015etik 2016ra).[5]
2016ko apirilaren 11n, Frantzisko aita santuak Dindigulgo apezpiku izendatu zuen[4][5], eta 2016ko maiatzaren 22an, Salvatore Pennacchiok apezpiku ordenatu zuen Dindigulgo Santa Maria eskolan.[1]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
- Leon XII.a aita santua (1794)
- Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
- Camillo Di Pietro kardinala (1839)
- Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
- Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
- Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
- Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
- Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
- Joan Paulo II.a aita santua (1958)
- Salvatore Pennacchio artzapezpikua (1999)
- Thomas Paulsamy apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Thomas Paulsamy» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ (Ingelesez) «New bishop appointed for Dindigul» Matters India 2016-04-11 (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ (Ingelesez) «Diocese of Dindigul, India» GCatholic (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ a b (Ingelesez) «Nomina del Vescovo di Dindigul (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede (2016-04-11) (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Fr. Thomas Paulsamy New Bishop of Dindigul, Tamil Nadu» Conference of Catholic Bishops of India 2016-04-12 (kontsulta data: 2025-11-18).