Tetris
Itxura
| Jatorria | |
|---|---|
| Sortzailea(k) | Alexey Pajitnov (en) |
| Argitaratze-data | 1984 |
| Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
| Ekoizpen lekua | Zientzien Errusiar Akademia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | puzzle bideojokoa |
| Joko-modua | bakarka jokatzeko modua eta Jokalari anitzeko modua |
| Euskarria | Game Boy Advance, Amstrad PCW (en) |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Kokapena | |
| Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
| Ekoizpena | |
| Diseinatzailea | Alexey Pajitnov (en) |
| Garatzailea | Alexey Pajitnov (en) |
| Fikzioa | |
| Erabiltzen du | tetromino (en) |
| Historia | |
| Nominazioak | |
| tetris.com | |
Tetris (errusieraz: Те́трис, /ˈtɛtrʲɪs/ ahoskatua) Aleksei Pazhitnov errusiar programatzaileak sortutako puzzle bideo-joko bat da. 1984ko ekainaren 6an lehenbizikoz merkaturatu zen. Pentamino jokoan oinarrituta dago. Sobietar Batasunak beste herrialdeetara arrakasta handiz esportatutako lehenbiziko bideo-jokoa izan zen. Mendebaldean berehala Spectrum HoloByte, Commodore 64 eta IBM PC ordenagailuetarako bertsioak merkaturatu ziren.
1980ko hamarkadan etxeko ordenagailuetarako eta bideokontsoletarako bideo-joko gisa saldu zen; bertsiorik arrakastatsuena 1989an Game Boy kontsolarako egokitzapena izan zen. Gaur egun bertsio ugari daude, mugikorretarakoak barne.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
| Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |