Edukira joan

Silvestre I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvestre I.a


33. Aita santu

314ko urtarrilaren 31 - 335eko abenduaren 31
Melkiades - Marko Ostiakoa
Bizitza
JaiotzaErroma, ?
Herrialdeaezezaguna
HeriotzaErroma335eko abenduaren 31 ( urte)
Hobiratze lekuaCatacomb of Priscilla (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Abenduaren 31a eta Abenduaren 31a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Silvestre I.a[1] (Sant'Angelo a Scala, ? - Erroma, 335eko abenduaren 31) Eliza Katolikoko 33. aita santua izan zen, 314 eta 335 bitartean, Konstantino I.a Handia enperadoarearen agintaldian. aita santu zen garaian sortu zen Erromako Inperio Kristaua. Kanonizaturik dago eta haren eguna abenduaren 31n ospatzen da.

Gutxi ezagutzen da haren bizitzaren gainean. Jaioteguna ezezaguna da; Liber pontificalis-en arabera, aitak Rufino izena zuen[2]. Kristauen aurkako jazarpenaren azken garaiak jasan behar izan zituen. Elezaharraren arabera, Konstantino I.a Handia, kristau egin zen Erromako lehen enperadorea, bataiatu zuen, eta mirari batez legenarra sendatu zion.

314ko urtarrilaren 31n aita santu aukeratu zuten, Melkiadesen ondorengo, Milango Ediktua onartua izan eta urtebetera. Ediktu horrek baimena eman zien kristauei beren erlijioa praktikatzeko eta aske biltzeko. Beti ere, Silvestreren agintaldian Konstantino enperadoreak hark baino eskumen handiagoa izan zuen; enperadoreak berak deitu zituen Arleseko sinodoa eta Nizeako I. kontzilioa (325), Arrioren heresia gaitzetsi zuena.

Elizaren liturgia garatzen lagundu zuen, eta haren aitasantualdian idatzi zen Erromako martirien lehenbiziko martirologioa. Urte haietan eraikiarazi zituen Konstantinok Done Joan Laterangoa eta San Petri basilikak[2].

Martirioa hartu gabe santutua izan zen lehen kristatuetako bat izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 129. araua: aita santuen izenak. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2016-7-21).
  2. a b Pope St. Sylvester I. in: Catholic Encyclopedia (1913). en.wikisource.org (kontsulta data: 2016-7-22).


Aurrekoa
Melkiades
Aita Santua
314-335
Ondorengoa
Marko