Sigurd I.a Norvegiakoa
| Sigurd I.a Norvegiakoa | |||
|---|---|---|---|
1103 - 1130 ← Magnus III.a Norvegiakoa - Magnus IV.a Norvegiakoa → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Norvegia, 1089 | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Oslo, 1130eko martxoaren 26a (40/41 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Akershus gotorlekua | ||
| Familia | |||
| Aita | Magnus III.a Norvegiakoa | ||
| Ama | Thora | ||
| Ezkontidea(k) | Cecily (en) Malmfred of Kyiv (en) Bjaðmunjo Mýrjartaksdóttir (en) | ||
| Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Haurrideak | |||
| Leinua | Hardrada dynasty (en) | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | militarra | ||
| Lantokia(k) | Norvegia | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | kristautasuna | ||
Sigurd Gurutzatua(antzinako eskandinavieraz: Sigurðr Jórsalafari; norvegieraz: Sigurd Jorsalfare), Sigurd I.a eta Sigurd Magnusson ere deitua (1089 – Oslo, 1130ko martxoaren 26a) Norvegiako erregea izan zen 1103tik hil zen arte.
Magnus III.a Norvegiakoaren hiru semeetako bat izan zen. Beste biak Eystein I.a eta Olaf Magnusson izan ziren. Bakoitza ama ezberdinekoa zen. Hirurak errege izendatu zituzten 1103an Magnus hil ondoren, gerra zibila saihesteko. Sigurdek bakarrik gobernatu zuen Olaf 1115ean eta Eystein 1123an hil ondoren.
1098an Sigurdek bere aita lagundu zuen Orkney eta Hebridak uharteetara eta Irlandara. Norvegiako errege izendatu aurretik, Sigurd "Man eta Uharteetako errege eta Orkneyko konde" titulua izan zuen. Aitarekin zegoen hura Irlandan hil zenean 1103an, eta Norvegiara itzuli zen armadarekin.
1107an Sigurdek Norvegiako gurutzada Lur Santura zuzendu zuen. Gurutzada bat zuzendu zuen lehen errege europarra izan zen, eta "Jorsalafari" ezizena jarri zioten. Norvegiako armada 60 itsasontzitan ontziratutako 50.000 gizonek osatu zuten.
Sigurdek Lisboan, Mediterraneoko uharteetan eta Palestinan borrokatu zuen, sarritan bere soldadu eta ahaideen artean. Lur Santura iristean, Balduin I.a Jerusalemgoa erregeak hartu zuen. Sigurdek Sidonen konkistan esku hartu zuen eta Norvegiara itzultzean Zipren eta Konstantinoplan egon zen denbora batez. Lortutako harrapakina Alexio I.a Komneno enperadoreari oparitu zion eta Norvegiara itzuli zen Europa zeharkatuz hiru urteko bidaian.
1111n iritsi zen Norvegiara, eta erresumak oparotasun eta egonkortasun garaia izan zuen. Elizak boterea eta ospea handitu zituen eta Sigurdek Stavangerreko elizbarrutia sortu zuen. Hiriburua Konghelen ezarri zuen eta Smålanden aurkako beste gurutzada batean parte hartu zuen.
Bizitzaren amaieran buru-narriadura izan zuen. Malmfrid Kievekoarekin ezkonduta zegoen eta alaba bat izan zuten, Ingrid Sigurdsdotter izenekoa. Sigurd hil zenean, Magnus Sigurdsson eta Harald Gille sasiko bi semek gerra zibila hasi zuten tronuagatik. Gerra zibilak XIII. mendearen hasierara arte iraun zuen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sigurden bizitzaren iturri nagusiak Heimskringla (Snorri Sturlusonek idatzia) eta Morkinskinna saga dira.