Scent of a Woman
Scent of a Woman (euskaraz Emakumearen Esentzia) 1992ko Martin Brest estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Giovanni Arpino idazlearen Il buio e il miele (Iluntasuna eta Eztia) eleberrian oinarritua dago, era berean, hartan oinarritu zen 1974ean Dino Risik zuzendutako Profumo di donna (Emakumearen Perfumea) italiar filmaren berregokitzapena ere bada. Al Pacino eta Chris O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako lau izendapen jaso zituen, azkenean bat irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Al Pacino). Hiru Urrezko Globo Saria ere irabazi zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charlie Simms (Chris O'Donnell) familia txiro bateko senidea den ikasleak unibertsitaterako prestaketa ikastetxe pribatu batean ikasteko beka bat jaso berri du.
Eguberrietan jaiotetxera itzultzeko hegaldia hartzeko dirua lortzeko asmoz, Charliek AEBtako ofizial erretiratua den Frank Slade (Al Pacino) teniente kolonela zaintzeko lana onartuko du: adin ertaineko gizon itsu eta ozpindua. Sladek New York hiria bisitatzea erabaki duenez, Charlie Simms bidai lagun izatea nahi izan du. Baina jada hasieratik kolonelak Charlieri oztopoak jarriko dizkio, gaztearen harekiko hurbiltze edo laguntze saiakerak zapuztuz eta aldi berean bizitza lezioa emanez.
Charliek Frank Slade tenientea New Yorken barna gidatzen duen bitartean, ikastetxean arazo handi bati aurre egin beharko dio, bere ikaskideek ikastetxeko zuzendaria dn Trask jaunari (James Rebhorn) gustu txarreko txantxa bat egin ondoren txantxaren ardura berari leporatu nahi baidiote. Arazoa txantxarn egileen nortasuna Charlie eta George Willis, Jr. ikaskideak (Philip Seymour Hoffman) bakarrik ezagutzen dutela da, azken hau ikastetxearen ongile edo diru-emailearen semea. Zuzendariak bi ikasleak ikastetxetik kaleratzeaz mehatxatuko ditu, Charlie abagune estuan jarriz, bere Unibertsitaterako sarrera gai onek baldintzatua izango dela adierazten baidio. Ikaslearen ezezkoak Trask zuzendaria sumindu eta ikasleari zintzoa izan edota ondoriok jsngo dituela aipatuko dio. Bidean, bai ikasleak nahiz ofizial erretiratuak gura duten aukera zuzena hautatuz lor dezaketela jabetuko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Al Pacino: Frank Slade teniente kolonela
- Chris O'Donnell: Charlie Simms
- James Rebhorn: Trask jauna
- Gabrielle Anwar: Donna
- Philip Seymour Hoffman: George Willis, Jr.
- Gene Canfield: Manny
- Richard Venture: William "W.R." Slade
- Bradley Whitford: Randy Slade
- June Squibb: Hunsacker andrea
- Frances Conroy: Christine Downes
- Rochelle Oliver: Gretchen Slade
- Tom Riis Farrell: Garry Slade
- Nicholas Sadler: Harry Havemeyer
- Todd Louiso: Trent Potter
- Matt Smith: Jimmy Jameson
- Ron Eldard: Gore ofiziala
- Margaret Eginton: Gail
- Sally Murphy: Karen Rossi
- Michael Feldman: Donny Rossi
- Julian eta Max Stein: Willie Rossi
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scent of a Woman filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1992ko filmak
- Martin Brestek zuzendutako filmak
- Bo Goldmanek idatzitako filmak
- Giovanni Arpinok idatzitako filmak
- Dino Risik idatzitako filmak
- Al Pacinok antzeztutako filmak
- Chris O'Donnellek antzeztutako filmak
- James Rebhornek antzeztutako filmak
- Gabrielle Anwarrek antzeztutako filmak
- Philip Seymour Hoffmanek antzeztutako filmak
- Bradley Whitfordek antzeztutako filmak
- Todd Louisok antzeztutako filmak
- Frances Conroyk antzeztutako filmak
- Ron Eldardek antzeztutako filmak
- June Squibbek antzeztutako filmak
- Richard Venturek antzeztutako filmak
- Nicholas Sadlerrek antzeztutako filmak
- Anh Duongek antzeztutako filmak
- Rochelle Oliverrek antzeztutako filmak
- Tom Riis Farrellek antzeztutako filmak
- Gene Canfieldek antzeztutako filmak
- Leonard Gainesek antzeztutako filmak
- David Lansburyk antzeztutako filmak
- Joseph Palmasek antzeztutako filmak
- Baxter Harrisek antzeztutako filmak
- Francie Swiftek antzeztutako filmak
- William Beckwithek antzeztutako filmak
- Divina Cookek antzeztutako filmak
- Margaret Egintonek antzeztutako filmak
- Matt Smithek antzeztutako filmak
- Sally Murphyk antzeztutako filmak
- Michael Santorok antzeztutako filmak
- Alyson Feldmanek antzeztutako filmak
- Erika Feldmanek antzeztutako filmak
- Julian Steinek antzeztutako filmak
- Max Steinek antzeztutako filmak
- Michael Simonek antzeztutako filmak
- Mansoor Najee-ullahek antzeztutako filmak
- J.T. Cromwellek antzeztutako filmak
- Peter Carewek antzeztutako filmak
- Paul Stockerrek antzeztutako filmak
- Mike Lisencok antzeztutako filmak
- Martin Brestek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Desgaituei buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Berregokitzapen filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Itsuei buruzko filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak