Orhi
| Orhi | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 2.017 m |
| Prominentzia | 603 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°59′23″N 1°00′18″W / 42.9896°N 1.005°W |
| Mendikatea | Orhiko mendilerroa |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Larrainetik |
| Luberri | Luberri |
Orhi[1] mendia (zubereraz: Ohi phünta; 2.017 m), mendebaldetik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Pirinioetako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan dago, Iratiko oihanaren ekialdean.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Igoerarik errazena eta ohikoena Üthürzehetako lepotik abiatzen da, tunelaren ondoko aparkalekuan autoa utzita. Halaber, horixe da Zaraitzuko ibarretik Atharratzeko Kantonamendurako igarobidea.
Orhiko xoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat euskal esaera zaharretan azaltzen da Orhi mendia. Hauek nork bere jatorriarekin duen loturari egiten diote erreferentzia.
- Orhiko xoria, Orhira tira nafarreraz
- Orhiko xoria, Orhin laket zubereraz
Jean Gorostarsu Haroztegi idazleak XIX. mendeko Etxeko xokoa poeman Orhiko txoriari buruz idatzi zuen.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mariren bizilekuetako bat da eta honen magalean dagoen Iratiko Oihanean bizi da Basajaun.
GR 11 ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pirinioetako hegoaldeko isurialdea alderik alde zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea gailurreko izen bereko mendatetik igarotzen da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Toponimia zerrenda. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2012-04-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Euskal Herriko mitologiako lekuak | ||
|---|---|---|
|
Aballarri • Agamunda • Agerre • Aitzgaizto • Aitzpelarreta • Aizkomendi • Aizkorri • Aizkultzeta • Akelarre • Aketegi • Albi • Aloña • Alos dorrea • Amabirjina-harria • Anboto • Andredena Mariako iturri •Armorkora • Aralar • Sorginetxe • Askaata • Askoa • Ata • Auñamendi • Azalegi • Baltzola • Basajaun haitza • Done Mikel Aralarkoaren santutegia • Errolan Harria • Erronkariarren zubia • Gaztelu zahar • Gaztelugatxe • Ipestikoarri • Iratiko oihana • Iratiko San Salbatore baseliza • Iruñarri • Jentilarri • Jentilbaratza • Kanbelu • Kastrexanako zubia • Txindoki • Lezao haitzulo • Ligiko zubia • Mondarrain • Murumendi • Obantzungo leizea • Orhi • Salbatore kapera • Saltarri • Sarako lezeak • Semeola • Sorginaren Txabola • Txurrumurru • Urgeldi • Xorroxin ur-jauzia • Zugarramurdiko leizeak | ||
