Odesako oblasta
Itxura
| Odesako oblasta Одеська область | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Hiriburua | Odesa |
| Geografia | |
| Azalera | 33310 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 2388670 biztanle (2011[1]) |
| Dentsitatea | 71,7 bizt/km² |
| Bestelako informazioa | |
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera Errusiera |
| oda.odessa.gov.ua/ | |
Odesako oblasta (ukraineraz: Одеська область), translit. Odes’ka oblast’), Odessako oblasta ere deitua, Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta (probintzia) da. Iparrraldean Vinnytsia eta Kirovohradeko oblastekin du muga, ekialdean Mykolaiveko oblastarekin eta Itsaso Beltzarekin, hegoaldean Errumaniarekin eta mendebaldean Moldaviarekin. 33.310 km²ko azalera du eta 2011ko urtarrilaren 1ean 2.388.670 biztanle zituen[1]. Hiriburua Odesa hiria da. Haren hegoaldean Bujak izeneko eskualdea dago.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odesako oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2]):
- Odesa: 1.007.131 biztanle
- Izmail: 81.241 biztanle
- Illitxivsk: 56.238 biztanle
- Bilhorod-Dnistrovsky: 51.034 biztanle
- Kotovsk: 40.231 biztanle
- Juzhne: 25.455 biztanle
- Kilia: 21.805 biztanle
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odesako oblasteko jarduera ekonomiko nagusiak honako hauek dira:
- petrolioa fintzea eta industria kimikoak
- garraioa, ibai eta itsas portuetan kokatua
- mahastizaintza eta bestelako nekazari ekoizpenak: garia, artoa, garagarra, ekilorea eta erremolatxa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ukrainako oblast eta hirietako biztanleria Citypopulation.de/
- ↑ Odesako oblasteko hiriak World-gazetteer.com