Edukira joan

Nuuk

Koordenatuak: 64°10′30″N 51°44′00″W / 64.175°N 51.7333°W / 64.175; -51.7333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nuuk
Nuuk
Godthåb
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Danimarka
Danimarkako Erresumako herrialde autonomo Groenlandia
Groenlandiako udalerriSermersooq
AlkateaAvaaraq S. Olsen
Izen ofizialaNuuk
Godthåb
Jatorrizko izenaNuuk
Godthåb
Posta kodea3900
Geografia
Koordenatuak64°10′30″N 51°44′00″W / 64.175°N 51.7333°W / 64.175; -51.7333
Map
Azalera686,3 km²
Altitudea5 m
Demografia
Biztanleria18.326 (2020ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea27 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1721
Telefono aurrizkia31, 32, 33, 34, 35, 36
Ordu eremuaUTC−03:00
Hiri senidetuakCuxhaven, Aalborg, Vantaa, Changchun, Huddinge, Reykjavik, Ushuaia, Bocas del Toro (en) Itzuli, Sorong, Amasya, Tórshavn, Oslo, Kopenhage, Stockholm udalerria, Helsinki, Lyngby-Taarbæk Municipality (en) Itzuli eta Kongens Lyngby
Hizkuntza ofizialagroenlandiera
sermersooq.gl

Nuuk (danieraz Godthåb) Groenlandiako hiriburua eta hiri nagusia da, herrialdeko hego-mendebaldean kokatuta dagoena. Bere gune kultural eta ekonomiko nagusia ere bada, Sermersooq-eko udal gobernuaren egoitzaz gain. Munduko hiribururik iparraldekoena da. 20.085 biztanle ditu (2025) hau da, Groenlandiako populazio osoaren laurdena, eta munduko biztanle gutxien dituen hiriburuetako bat da.

Nuukek Buksefjord zentral hidroelektrikotik jasotzen du batez ere bere energia elektrikoa, energia berriztagarriarekin funtzionatzen duena, Ameralik fiordoa 5376m-ko distantzian (17.638 oin) zeharkatzen duen 132kV-ko linea elektriko baten bidez, munduko tarte libre luzeena.[1][2]

Nuuken, Groenlandiako kostalde osoan bezala, tundra da bioma nagusia (tundra klima). Neguak luzeak, hotzak eta elurtsuak izaten dira, izozte-mailaren azpitik egoten dira tenperaturak, eta udak epelagoak izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura -1,4 °C-koa da, eta urteko oszilazioa 16 °C-koa. Hilabeterik hotzena martxoa da, -9,2 °C-ko batez bestekoarekin, eta beroena abuztua da, 7,3 °C-rekin; urtean lau hilabetez soilik gainditzen dira 0 °C-ak. Urteko prezipitazioak 782mm-koak dira, gehiena elur moduan, nahiz eta hilabeterik beroenetan euria egiten duen. Erregistratutako gutxieneko tenperatura historikoa (1850etik aurrera) -50,8 °C-koa da, eta maximoa, berriz, 26,3 °C-koa.[3]

    Datu klimatikoak (Nuuk)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 11 11 12 13 16 23 24 22 17 18 14 15 24
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −4.6 −4.7 −5.1 −1.2 3.1 7.0 9.9 9.3 6.0 1.4 −1.3 −3.5 1.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −10.0 −10.7 −10.7 −6.3 −1.7 1.1 3.5 3.5 1.4 −2.7 −5.9 −8.6 −3.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -29 -27 -28 -21 -12 -6 -2 -3 -8 -14 -18 -26 -29
Pilatutako prezipitazioa (mm) 40 47 49 47 55 62 87 85 89 66 73 74 774
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 9 9 10 9 9 8 10 9 12 10 11 10 116
Eguzki orduak 31 84 186 240 186 150 186 124 90 62 30 0 1369
Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE)[4]
Iturria (2): BBC Weather[5]

Nuuktar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiria Herrialdea Urtea
Cuxhaven  Alemania
Aalborg  Danimarka 2002
Vantaa  Finlandia 1965
Changchun  Txina
Tiverton  Ameriketako Estatu Batuak
Lyngby-Taarbæk  Danimarka
Huddinge  Suedia
Reykjavik  Islandia
Ushuaia  Argentina
Bocas del Toro  Panama
Sorong  Indonesia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Autonomía y regalías» Decires de un heraldo del Caribe (Editorial Universidad del Norte): 55–56. 2021-08-06 (kontsulta data: 2025-12-29).
  2. Echavarria, Daniel; Rubiano, María Victoria. (2023-03-31). «Comparación de las prácticas sostenibles en hoteles caso de éxito a nivel mundial y en hoteles de 3 a 5 estrellas en Bogotá» Avances en el desarrollo del sector turístico (CESA-Colegio de Estudios Superiores de Administración): 161–224. ISBN 978-958-8988-73-3. (kontsulta data: 2025-12-29).
  3. «Concilio provincial Platense celebrado en Sucre desde el 7 de Junio hasta el 6 de Octubre de 1889.» History of Religiosity in Latin America Online, c. 1830–1970 (kontsulta data: 2025-12-29).
  4. Nazio Batuen Erakundea. World Weather Information Service – Nuuk. .
  5. BBC Weather - Nuuk. BBC 2011ko martxoa.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]