Meryl Streep
Meryl Louise Streep (Summit, 1949ko ekainaren 22a - ) Estatu Batuetako aktorea da. Hirutan irabazi du Oscar Saria, eta izendapenei dagokienez, errekorra dauka 21ekin. Hori guztia dela eta, bere belaunaldiko aktore hoberenetakotzat jotzen da Meryl Streep.[1] Urrezko Globoetarako 31 izendapen jaso ditu, eta zortzi aldiz izan da irabazlea. Horrela, historian beste inork baino hautagaitza gehiago lortu ditu. Bere ibilbidean, besteak beste, bi SAG, bi BAFTA eta Grammy sarietarako bost izendapen ere izan ditu. 2004an American Film Institute erakundeak omendu zuen, interpretazio-arteen bidez kultura estatubatuarrari egindako ekarpenagatik, eta saria jaso zuen aktorerik gazteena izan zen. 2008an Donostia Saria jaso zuen.[2] 2010ean, Arteen Domina Nazionala eman zion Barack Obamak.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mary Wolf (Wilkinson) artista komertzialaren eta Harry William Streep, Jr., farmaziako exekutiboaren alaba zen. Aitaren arbasoak suediarrrak eta alemaniarrak ziren eta amarenak ingelesak, irlandarrak eta alemaniarrak.[4] [5] Opera gogoko zuen.[6] 12 urterekin hasi zen ahotsa lantzen eta institutuan hasi zen antzezten. 1971ean Vassar Collegen graduatu zen, New Yorken, antzerki eta jantzien diseinuan. Drama ikssketak egin zituen Yale Unibertsitatean, non arte ederretako masterra lortu zuen 1975ean.[7]
Aktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yalen graduatu ondoren, Streepek New York eta New Jerseyko antzerki-ekoizpen ugaritan parte hartu zuen, besteak beste, Shakespeare in the Park jaialdian Sam Waterston eta John Cazalerekin batera. 1975ean egin zuen debuta Broadwayn. Bi urte geroago bere lehen film luzean agertu zen, Julia (1977), baina The Deer Hunter (1978) filmarekin lortu zuen Streepek ezaguna izatea eta Oscarretarako lehen nominazioa, nahiz eta bere papera ez zen protagonista. Urte berean, Holocaust telebistako sail laburreko protagonista izan zen, eta Emmy sari bat irabazi zuen.
1980eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo hamar urteetan, Streepek Hollywoodeko aktore dramatiko onenaren ospea berretsi zuen. Kramer vs. Kramerren (1979) — seme gaztea utzi eta gero zaintza berreskuratzeko borrokan ari den ama gisa — eta Sophie 's Choice (1982) — nazien kontzentrazio-esparru batetik bizirik atera zen poloniar bat — interpretazioekin Akademia Sariak irabazi zituen, bigarren mailako aktorea eta aktore nagusia kategorietan. Emakume viktoriar bat erretratatu zuen The French Lieutenant 's Woman (1981) filmean, Silkwood-en (1983) ekintzaile bat eta Isak Dinesen daniar aristokrata Out of Africa (1985) filmean. Cannesko Zinemaldian eta New Yorkeko Zinema Kritikarien Zirkuluan emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen A Cry in the Dark (1988) filmean egindako antzezpen hunkigarriagatik. 1984 eta 1990 urteen artean sei People 's Choice Awards sari jaso zituen aktore faborito gisa.[7]
1990eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orduko Streepek zortzi izendapen zituen Oscarretarako, eta garai hartan izendapen gehien zituen aktoreetako bat izan zen. Dramaz gain, komedia ere egiten hasi zen, genero desberdinetan sartu zen, oso rol desberdinekin. The House of the Spirits(1993) filmean Jeremy Irons, Glenn Close, Winona Ryder eta Antonio Banderas aktoreekin aritu zen. Bille Augustek zuzendu zuen eta Isabel Allende idazle txiletarraren La casa de los Espíritus eleberrian oinarrituta dago.[8] 1995ean, The Bridges of Madison County filmak arrakasta lortu zuen Clint Eastwoodekin batera.[9]
2000ko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Hours (2002) filma Virginia Woolfen Mrs. Dalloway eleberrian oinarrituta zegoen. [10] 2003an, Streepek Akademiaren 13. saria jaso zuen. Oscar sarietarako beste izendapen bat lortu zuen (emakumezko aktore onenarena) The Devil Wears Prada (2006) filmarekin.[11] 2008an, Mamma Mia! filma musikala egin zuen. [12] Eta, urte horren amaieran, Philip Seymour Hoffmanekin aritu zen Doubt filmean. [13]Azken film horrekin Akademia Sarirako beste izendapen bat lortu zuen. Gainera, Julia Child chef estatubatuarraren erretratua egin zuen Julie & Julia (2009) filmean, eta Urrezko Globo Saria eta Oscarretarako 16 izendapen jaso zituen.[14][7]
2010eko hamarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Iron Lady filmean (2011) Margaret Thatcher pertsonaia interpretatu zuen eta, horri esker, bere lehen BAFTA, Urrezko Globo bat eta bere hirugarren Oscarra lortu zituen.[15] [16][17][18] 2015aren amaieran, Suffragette filmean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Emmeline Pankhurst lider sufragista britainiarra interpretatzeko aukeratu zuten.[19]
Bere ofizioan perfekzionista eta bere pertsonaien prestaketan zorrotz aritzen da.[6]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko irailaren 25ean Donostiara iritsi zen, bertako Zinemaldian Donostia Saria jasotzera.[20]
Harro nago aktore izateaz, artearentzako une erabakigarri batean, kulturak hurbiltzeko beharrezkoa den elementu bat. (Meryl Streep)[21]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Izenburua Urtea Pertsonaia Oharrak Everybody Rides the Carousel 1976 Maitalea Ahotsa; Telefilma The Deadliest Season 1977 Sharon Miller Telefilma Secret Service 1977 Edith Varney Atal 1 Holocaust 1978 Inga Helms Minisaila Uncommon Women and Others 1979 Leilah Telefilma Kiss Me, Petruchio 1981 Katherine Dokumentala Alice at the Palace 1982 Alice Telefilma The Earth Day Special 1990 Kezkatutako herritarra Saio berezia The Simpsons 1994 Jessica Lovejoy Ahotsa; Atala: "Bart's Girlfriend" ...First Do No Harm 1997 Lori Reimuller Telefilma King of the Hill 1999 Esme Dauterive izeba Ahotsa; Atala: "A Beer Can Named Desire" Angels in America 2003 Hannah Pitt / Ethel Rosenberg /
ErrabinoaMinisaila Freedom: A History of US 2003 Abigail Adams / Mary Eastey /
Mary Harris Jones / Margaret Chase SmithMinisaila (4 atal) Ocean Voyagers 2007 Kontalaria Dokumentala Web Therapy 2010–12 Camilla Bowner 5 atal Makers: Women Who Make America 2013 Kontalaria Dokumentala The Roosevelts 2014 Eleanor Roosevelt Ahotsa; dokumentala Five Came Back 2017 Kontalaria Dokumentala Big Little Lies 2019 Mary Louise Wright 2. denboraldia Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Antzezlana Pertsonaia Zuzendaria 1975 Trelawny of the Wells Miss Imogen Parrott A.J. Antoon 1976 27 Wagons Full of Cotton Flora Meighan Arvin Brown 1976 A Memory of Two Mondays Patricia Arvin Brown 1976 Secret Service Edith Varney Daniel Freudenberger 1976 Henry V Katherine Joseph Papp 1976 Measure for Measure Isabella John Pasquin 1977 Happy End Lieutenant Lillian Holiday Robert Kalfin and Patricia Birch 1977 The Cherry Orchard Dunyasha Andrei Şerban 1978 Alice at the Palace Alice Elizabeth Swados 1978 The Taming of the Shrew Kate Wilford Leach 1979 Taken in Marriage Andrea Robert Allan Ackerman 1980-81 Alice at the Palace Alice Joseph Papp 2001 The Seagull Irina Nikolayevna Mike Nichols 2006 Mother Courage and her Children Mother Courage George C. Wolfe Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Oscar sarietarako 21 izendapen lortu ditu. Jack Nicholson eta Katherine Hepburn dira hurrengoak nominatuenen zerrendan, 12 izendapenekin.[22][23]
- Urrezko Globoetarako izendapen errekorra du ere bai (30), horietatik 8 irabazi dituelarik, gizonezko edo emakumezko edozein aktorek baino gehiago.[24]
- Bere lehenengo Oscar saria komunean ahaztu zuen galaren ondoren egindako festan.[22]
- Aditua da hizkuntzak eta azentuak menderatzen: australiarra, britainiarra, italiarra, baita beste batzuk ere, hala nola poloniarra edo daniarra. [22]
- Ekintzailea da: 2011n The Iron Lady-n egindako lanagatik irabazitako soldata National Women’s History Museum-i eman zion.[22]
Amonak hiru seme-alaba zituen eskolan, eta golf-zelaira joan eta aitona atera behar zuen eskolako batzarreko hauteskundeetara joan zedin, berak ezin izan baitzuen botoa eman. Hori oso presente izan dut nire bizitzan. Eskubideak kendu zizkiguteneko oroitzapen hori ikastea garrantzitsua da. (Meryl Streep) [25]
- Publikoki Trumpen aurka agertu da.[24]
- Barnerakoia da.[24]
- Sarritan, jendeak Meryl Streep eta Glenn Close aktorea nahasten ditu elkarren artean duten antzekotasunagataik.[24]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Meryl Streep» IMDb (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ «Meryl Streep eta Antonio Banderas aktoreek jasoko dute Donostia Saria» www.argia.eus (kontsulta data: 2022-08-19).
- ↑ «Meryl Streep awards» IMDb (kontsulta data: 2022-08-19).
- ↑ «Baftas: Meryl Streep's British ancestor 'helped start war with Native Americans'» www.telegraph.co.uk (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Webmaster. (2010-01-04). «Meryl Streep | Faces of America | PBS» Faces of America (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ a b «Meryl Streep biography» IMDb (kontsulta data: 2022-08-19).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Meryl Streep | Biography, Movies, Oscars, & Facts | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2022-08-19).
- ↑ August, Bille. (1994-04-01). The House of the Spirits. Constantin Film, Spring Creek Productions, House of Spirits Film (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Eastwood, Clint. (1995-06-02). The Bridges of Madison County. Warner Bros., Amblin Entertainment, Malpaso Productions (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Daldry, Stephen. (2003-02-14). The Hours. Paramount Pictures, Miramax, Scott Rudin Productions (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Frankel, David. (2006-06-30). The Devil Wears Prada. Fox 2000 Pictures, Dune Entertainment, Major Studio Partners (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Lloyd, Phyllida. (2008-07-18). Mamma Mia!. Universal Pictures, Relativity Media, Littlestar (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Shanley, John Patrick. (2008-12-25). Doubt. Goodspeed Productions, Scott Rudin Productions (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Ephron, Nora. (2009-08-07). Julie & Julia. Columbia Pictures, Easy There Tiger Productions, Scott Rudin Productions (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Lloyd, Phyllida. (2012-01-13). The Iron Lady. DJ Films, Pathé, Film4 (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ (Ingelesez) Coverage, BWW Special. «2012 GOLDEN GLOBES Nominees and Winners - Complete List!» BroadwayWorld.com (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ (Ingelesez) February 12, Dave Karger Updated; EST, 2012 at 10:05 PM. «BAFTA winners announced» EW.com (kontsulta data: 2022-08-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) February 26, John Young Updated; EST, 2012 at 12:00 PM. «Oscar winners list 2012» EW.com (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ Gavron, Sarah. (2015-10-12). Suffragette. Ruby Films, Pathé, Film4 (kontsulta data: 2022-08-20).
- ↑ «Meryl Streepek gaur jasoko dau Donostia Saria» bizkaie.biz (kontsulta data: 2022-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2008-09-27). «Meryl Streep recoge el Premio Donostia seduciendo al público y a la prensa» www.20minutos.es - Últimas Noticias (kontsulta data: 2022-08-19).
- ↑ a b c d «Meryl Streepek 72 urte bete ditu eta hauek dira bere bizitzako eta ibilbide profesionaleko bitxikeriak» El Correo 2021-06-24 (kontsulta data: 2022-08-28).
- ↑ (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2018-01-23). «Meryl Streep Breaks Own Record With 21st Oscar Nomination» Variety (kontsulta data: 2022-08-28).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «5 cosas que quizá no sabías de Meryl Streep, la actriz con más nominaciones en la historia de los Oscar» BBC News Mundo (kontsulta data: 2022-08-29).
- ↑ (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (2011-12-28). «Meryl Streep's next project: A national women's history museum» Los Angeles Times (kontsulta data: 2022-08-28).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from urria 2024
- 1949ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Newjerseyarrak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Donostia Sariaren irabazleak (Zinemaldia)
- Alemaniar estatubatuarrak
- Suitzar estatubatuarrak
- Kennedy Sarien irabazleak
- Drama emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo saridunak (zinea)
- Cannesko Zinemaldiko emakumezko interpretazio onenaren saridunak
- Ameriketako Estatu Batuetako Artearen dominadunak
- Ameriketako Estatu Batuetako emakume aktoreak