Edukira joan

Marie-Claire Chevalier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie-Claire Chevalier
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie-Claire Catherine Chevalier
JaiotzaMeung-sur-Loire1955eko uztailaren 12a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaOrléans2022ko urtarrilaren 23a (66 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of Meung-sur-Loire (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Afera gogorarazteko plaka Marie-Claire izena daraman pasarelan.

Marie-Claire Chevalier (Meung-sur-Loire (Loiret), 1955eko uztailaren 12a - Orléans, 2022ko urtarrilaren 23a) Frantzian abortoa legalizatzeko aldeko borrokan benetako ikurra izan zen.[1]

Istorio honetako bi protagonistak legez adingabeak ziren (legezko gehiengoaren adina 21 urterekin ezarrita zegoen 1971an). Berak 16 urte zituen, 1971ko abuztuan 18 urteko beste adingabe batek bortxatu zuenean, Daniel P., bigarren hezkuntzako eskola bereko ikaslea. Bortxaketarekin zerikusirik ez zuen auto baten lapurretagatik atxilotua, bortxatzaileak Marie-Claire Chevalier salatzea erabaki zuen, horrela bere askapena lortzeko. Haurdunaldia borondatez etetea legez kanpokoa zen Frantzian, eta sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezartzen zitzaion.[2]

1972ko urriaren 11n, Abortatzea egotzita 16 urteko neska baten aurkako epaiketa hasi zen Frantzian, Bobignyko haurren auzitegian. Marie-Claire Chevalier gazteaz gain, bere ama eta abortuan lagundu zion emakumea ere epaitu zituzten. Bortxaketa baten ondorioz geratu zen haurdun Chevalier, eta abortatu ostean bere bortxatzaileak berak salatu zuen. Gisèle Halimi abokatu eta ekintzaile feministak defendatu zituen Bobignyko aferan, eta epaituentzat askatasuna lortzeaz gain, kasua abortu eskubidearen aldeko borrokari bultzada emateko baliatu zuen mugimendu feministak.[3] Abortua Veil Legearen bitartez legeztatu zen Frantzian eta afera hau horren aldeko pausua izan zen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]