Edukira joan

Maria Antonova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Antonova

Bizitza
JaiotzaLevzha1926ko abuztuaren 24a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaSaransk2020ko martxoaren 1a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Jasotako sariak
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa

Maria Nikolaievna Antonova[1] (errusieraz: Мария Николаевна Антонова, mokxeraz: Марю АнтоноваMary (Marju, Marü) Antonova[oh 1]; Levzha, 1926ko abuztuaren 24aSaransk, 2020ko martxoaren 1a) sobietar-errusiar abeslari mokxa izan zen.

Maria Antonova 1926ko abuztuaren 24an jaio zen Levzha herrian, gaur egungo Mordoviako Ruzaievski barrutian.[2] 1945ean, Saratoveko Kontserbatorioko Mordoviar estudioan graduatu zen. Ondoren, Mordoviako Musika Antzokiko abesbatzako kide bihurtu zen, eta 1948tik aurrera, Umarina abesti eta dantza taldeko bakarlari. 1955etik 1993ra, Mordoviako Estatu Filarmonikako bakarlaria izan zen. Mordoviar zein errusiar abesti herrikoiak interpretatu zituen, baita sobietar musikagileen lanak ere.[3]

Maria Antonova errusiar abesti lirikoen interpretatzaile onenetakotzat hartzen zen. Umarina (euskaraz: «Sagarrondoa») abestia, 1957an Moskuko Gazte eta Ikasleen Munduko Jaialdian lehen aldiz jo zena, mordoviar abesti herrikoi ezagunenetako bat bihurtu zen.[3]

1996az geroztik, Maria Antonovaren izena daraman Abesti Herrikoien Jaialdi-Lehiaketa Errepublikarra antolatzen da Mordovian.[4][5]

Antonova 2020ko otsailaren 29an hil zen, 93 urte zituela, eta Saranskeko 2. hilerrian dago hobiratuta.[4]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1957: Mordoviako Errepublika Sozialista Autonomoko Meritu Oneko Artista[5]
  • 1960: Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboko Meritu Oneko Artista[5]
  • 1967: Ohorezko Intsigniaren ordena[5]
  • 1969: Mordoviako Errepublika Sozialista Autonomoko Herri Artista[5]
  • 1975: Mordoviako Errepublika Sozialista Autonomoaren Estatu Saria[6]
  • 1980: Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboko Herri Artista[6]
  • 1986: Herrien arteko Adiskidetasunaren ordena[5]
  • 2000: Mordoviako ohorezko herritarra[5]
  1. Historian zehar, hiru sistema proposatu dira mordoviar hizkuntzak (mokxera eta erziera) latinizatzeko, baina bat ere ez da unibertsalki erabiltzen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-12-24).
  2. (Errusieraz) Крутов, Н. С.; Голубчик, Е. М.; Маркова, С. С. (2005). Всё о Мордовии: Энциклопедический справочник. Саранск: Мордовское книжное издательство, 721 or. ISBN 5-7595-1662-0..
  3. a b (Errusieraz) «Ушла из жизни народная артистка России Мария Антонова» Столица С 2020-03-01 (kontsulta data: 2025-12-24).
  4. a b (Errusieraz) «Антонова Мария Николаевна (1926-2020)» Они тоже гостили на земле... 2023-06-12 (kontsulta data: 2025-12-24).
  5. a b c d e f g (Errusieraz) «Антонова Мария Николаевна» Мордовия музыкальная (kontsulta data: 2025-12-24).
  6. a b (Errusieraz) «Антонова М. Н.» Музыкальная энциклопедия (kontsulta data: 2025-12-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]