Edukira joan

Maria Antiokiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Antiokiakoa

erregeorde

1180 - 1182
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarguerite
JaiotzaAntiokia Oronteskoa, 1145
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla, 1182 (36/37 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: asfixia
Familia
AitaRaimundo Poitiersekoa
AmaKonstantza Antiokiakoa
Ezkontidea(k)Emanuel I.a Komneno
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaRamnulfids (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmoja

Maria Antiokikoa edo Maria Poitierskoa (moja izena: Xena; Antiokia e Orontes, Turkia, 1145Konstantinopla, Bizantziar Inperioa, 1182) enperatriz ezkontidea, erregeordea eta moja izan zen.[1][2][3][4]

Gurasoak Konstantza Antiokiakoa eta haren lehen senar Raimundo Poitierskoa izan ziren. Maria Emanuel I.a Komneno bizantziar enperadorearen bigarren emaztea izan zen.

1159. urtean, Irene enperatriza hil ostean (hasiera batean Berta Sulzbachekoa deitua), Emanuel I.a Komneno enperadoreak beste emazte bat bilatu zuen erresuma gurutzatuetan. Emanuelek María aukeratu zuen, eta ezkontza 1161. urtean ospatu zen. Hurrengo urteetan gortean bizi izan zen eta bertan Agnes Antiokiako (edo Ines Châtillongoa ere deitua) ahizpa erdia hartu zuen, aita Renaud Châtillongoa musulmanek harrapatu ostean. Bizantziar gortean, Ines (Agnes) erritu ortodoxoaren arabera bataiatu zuten eta Ana izena hartu zuen eta María Antiokiakoaren hurbileko figura bilakatu zen. Geroago, 1168. urtean, Ines Châtillongoa, Bela printze hungariar gazteak emaztetzat hartu zuen, Emanuel I.a Komnenoren gortean bizi zena (gero, 1172. urtean, printzea Bela III.a Hungariako errege koroatu zuten, eta Ines (Agnes) erregina ezkontidea bihurtu zen).

1169. urtean María Antiokiakoak seme bat erditu zuen, gero Alexio II.a Komneno enperadore izan zena. 1180. urtean Emanuel hil ostean, komentu batean sartu zen "Xena" izenarekin, baina bere semearen erregeorde izaten jarraitu zuen. Badirudi beste Alexio baten maitalea izan zela, protosebasto eta protobestiarioak, Emanuelen iloba eta Jerusalemgo erregina zen Maria Komnenaren osaba, eta gainera, mendebaldar bezala, italiar merkatarien alde egin zuen. Horregatik guztiagatik, greziarren gorrotoa jaso zuen, eta Maria Porfirogeneta (Emanuelen lehen ezkontzako alaba) izan zen horren aurkari, Konstantinoplako patriarkaren laguntzarekin.

Maria Porfirogenetak Emanuelen lehengusu bati, Androniko I.a Komneno, Emanuelek erbesteratuari, deitu zion bere alde egiteko eta 1182. urtean hiriburuan sartu zen, latindarren artean sarraskia eraginez. Andronikok Maria Porfirogeneta kanporatu eta Maria enperatriz alarguna espetxeratu zuen. Honek beste laguntzaile batzuk bilatu zituen exekutatu zuten arte. Andronikok bere burua Alexio II.aren kide koroatu zuen, baina hauxe ere laster izan zen kanporatua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «María de Antioquía _ AcademiaLab» academia-lab.com (kontsulta data: 2025-10-09).
  2. (Gaztelaniaz) «María de Antioquía. Toda la información sobre María de Antioquía actualizada 2025.» lahistoria.net (kontsulta data: 2025-10-09).
  3. (Gaztelaniaz) «María de Antioquía» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (kontsulta data: 2025-10-09).
  4. (Gaztelaniaz) lascruzadasweb, Ver todas las entradas de. (2017-08-02). «María de Antioquía. Emperatriz bizantina consorte. Segunda Cruzada» LasCruzadas (kontsulta data: 2025-10-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurretik:

Berta Sulzbachekoa

Bizantziar enperatriza ezkontidea

(1161-1180)

Ondorengoa:

Inés Frantziakoa