Kalpana Dash
| Kalpana Dash | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Dhenkanal barrutia, 1966ko uztailaren 7a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | odia |
| Heriotza | Everest, 2019ko maiatzaren 23a (52 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | odia |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | mendigoizalea eta abokatua |

Kalpana Dash (Dhenkanal, Odisha; 1966ko uztailaren 7a - Everest mendia, 2019ko maiatzaren 23a) indiar mendizale eta abokatua izan zen. Everest mendia eskalatzen odia talde etnikoko lehen alpinista izan zen, 2008ko maiatzaren 21ean gailurra eginez, Estatu Batuetako, Kanadako eta Nepaleko bost kideko talde batekin.
Aurretik ere saiatu zen Everest bi aldiz igotzen, bata 2004an eta bestea 2006an, baina huts egin zuen eguraldi txarragatik eta bere osasun egoeragatik.[1][2][3][4][5][6]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko maiatzaren 23an, Dashek beste bi pertsonarekin Everest gailurrera heltzea lortu zuen, baina jaitsieran gaixotu eta justu Everest mendiko balkoi gainean hil zen.[7][8]
Bere heriotzaren arrazoia Everesteko gailurretik gertu zegoen ezohiko jende pilaketa izan zen, eskalada-leiho estu bat estuagoa bihurtu zelako baldintza klimatiko latzengatik eta Nepalgo gobernuak ehunka eskalatzaileri baimenak eman zizkielako.
Gutxienez 11 eskalatzaile hil ziren 2019ko eskalada denboraldian, horietako asko alpinista beteranoak, Nepal, Europa, Estatu Batuak eta Indiakoak, apiril eta maiatzean. Donald Cash estatubatuarra edo Anjali Kulkarni indiarra izan ziren hildakoetako batzuk Dashen aste berean.[9][10][11][12][13]
Kalpanaren gorpua sherpek berreskuratu zuten eta Indiara eraman zuten.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ First Oriya woman on top of world - Kalpana from Dhenkanal third time lucky to reach Mount Everest. The Telegraph.
- ↑ The first Odia Girl Miss Kalpana Dash reached world's highest peak the Mount Everest on 21st. dhenkanal.nic.in.
- ↑ Everest 2008: More Aurn Trek climbers summits with 3 Sherpas. Everest News.
- ↑ Kalpana Dash – the First Odia to Conquer Mt. Everest. Oriyanari.
- ↑ Everest climber Kalpana Das gets warm welcome in Orissa. Thaindian News.
- ↑ Govt Apathy: Kalpana Dash resorts to Begging. Odisha News Today.
- ↑ Everest deaths: Odisha mountaineer Kalpana Das dies, traffic at summit sparks safety concerns. The Hindu.
- ↑ Odisha's first woman mountaineer Kalpana dies. New Indian Express.
- ↑ Mount Everest has gotten so crowded that climbers are perishing in the traffic jams. The Washington Post.
- ↑ British man and three other climbers die on Everest amid concerns about crowding near the summit. NBC News.
- ↑ These Are the Victims of a Deadly Climbing Season on Mount Everest. The New York Times.
- ↑ Congestion on Everest leads to backlog of climbers in 'death zone'. The Guardian.
- ↑ Three More Die on Mount Everest During Crowded Climbing Season. The New York Times.
- ↑ Odisha Mountaineer Kalpana Dash Dies On Mt Everest. Odishabytes.