Edukira joan

Juvenal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juvenal

Bizitza
JaiotzaAquinoI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma eta EgiptoII. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Kintiliano
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, idazlea, historialaria eta satira-idazlea
Lan nabarmenak
Saturae, 1535

Juvenal, latinez Decimus Iunius Iuvenalis, Erromako Inperioko I-II mendeetako olerkari bat izan zen, ezaguna idatzi zituen satirengatik.

Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz eta bere satirak dira berari buruz zerbait jakiteko baliabide bakarra. Biografia ezagun bat Vita Iuvenalis izenekoa da, X. mendekoa seguru asko eta satiretan beraietan oinarritzen dena. Kintilianoren ikasle izan omen zen eta erretorikan aritu zen bere bizitzaren hasieran. Satira-generoa heldu samarra zela lantzen hasi zen.

Gorde den Juvenalen testuari Satira deitu ohi zaio, Saturae. Bertan, 16 poema edo satira biltzen dira, hexametro daktilikoa erabiliz. Bost liburukietan banaturik aurkezten ziren.

Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.