Julia Levy
| Julia Levy | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Singapur, 1934ko maiatzaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Lund, 2024ko abenduaren 5a (90 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | immunologoa |
| Enplegatzailea(k) | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Kanadako Errege Elkartea |
Julia Levy (Singapur, 1934ko maiatzaren 15a) kanadar immunologoa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vancouver eta Londresko unibertsitateetan ikasketak egin ostean, mikrobiologiako irakasle izan zen Vancouverko Unibertsitatean. Unibertsitateko beste irakasle batzuekin batera, bere botika-konpainia sortu zuen, eta hainbat gaixotasunen eta minbizi-motaren aurkako botika eta tratamenduak ikertzen eta garatzen lan egin zuen.
1986an, Johnson&Johnson konpainiak eskatuta, fotofrin izeneko gaiaren ikerketa-programaz arduratu ziren, eta 1993an fotofrina maskuriko minbiziaren tratamenduan erabiltzea onartu zuen Kanadako gobernuak. Azaleko, biriketako, urdaileko eta umetoki-lepoko minbizietarako ere erabil daiteke. Gero, artritisa, psoriasia, esklerosi anizkuna eta beste gaitz autoimmune batzuk BPD (BenzoPorphyrin Derivative) izeneko bigarren belaunaldiko botika fotodinamikoekin tratatzeko ikerketa-programa bati ekin zion Julia Levyk.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.