Edukira joan

Jesus Miguel Garcia Iturrioz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Miguel Garcia Iturrioz
Bizitza
JaiotzaPortugalete1955eko azaroaren 30a (70 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
esperantoa
Jarduerak
Jarduerakesperantista eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaSpanish Esperanto Federation (en) Itzuli

Jesus Miguel Garcia Iturrioz[1] (Portugalete, 1955eko azaroaren 30a) bizkaitar esperantista eta Euskal Herriko Unibertsitateko matematika irakasle ohia da.

Portugaleten jaio zen 1955ean. 1980an esperantoa ikasi zuen, harrezkero Bilboko Esperanto Taldean jardun du, eta bertan hainbat kargu bete zituen, hala nola presidente, idazkari, diruzain, liburuzain eta abar. 1989an Espainiako 49. Esperanto Kongresuaren eta 2004an Europako 6. Esperanto Kongresuaren antolatzaile nagusia izan zen[2][3].

Urte luzez Nia Ponto aldizkariaren erredaktorea izan da, Bilboko Esperanto Taldean organo ofiziala dena. Hainbat saiakera eta artikulu ere idatzi ditu. 2017an Roman Dobrzynskiren La Zamenhof-strato liburuaren gaztelaniazko itzulpena koordinatu zuen, eta 2020an Historia de la lengua internacional "Esperanto" en Bizkaia liburua argitaratu zuen gaztelaniaz[2].

Ogibidez matematika irakaslea izan zen EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, 2016an erretiroa hartu zuen arte[1]. Hainbat urtez esperantoa ere irakatsi zuen.

Gaur egun, Espainiako Esperanto Federazioko diruzaina da[4].

  • Una tipología y clasificación de los ejercicios de matemáticas de selectividad (Josu Gotzon Ruiz de Gauna Gorostiza eta Joxemari Sarasua Fernándezekin batera, 2011)
  • Lehen Hezkuntzako Graduko ikasleekin, Matematikako curriculumari buruz egindako esperientzia (Josu Gotzon Ruiz de Gauna Gorostizarekin batera, 2012)
  • Perspectiva de los alumnos de Grado de Educación Primaria sobre las Matemáticas y su enseñanza (Josu Gotzon Ruiz de Gauna Gorostiza eta Joxemari Sarasua Fernándezekin batera, 2013)[1]
  • Historia de la lengua internacional "Esperanto" en Bizkaia (2020)[5]
  • Roman Dobrzynski. La calle Zamenhof: ¿Una calle cualquiera o un camino por el que deberia transitar la humanidad? (José María Rodríguez Hernández eta Ángel Arquillos Lópezekin batera, 2017)[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Jesus Miguel Garcia Iturrioz» Euskal Herriko Unibertsitatea (kontsulta data: 2024-10-21).
  2. a b (Gaztelaniaz)(Esperantoz) «Historia de la Lengua Internacional “Esperanto” en Bizkaia» Grupo Esperantista de Bilbao (kontsulta data: 2024-10-21).
  3. (Gaztelaniaz) «Bilbao acoge el congreso europeo de esperantistas» Cinco Días 2004-08-26 (kontsulta data: 2024-10-21).
  4. (Esperantoz) «Hispana Esperanto-Federacio» Federación Española de Esperanto. (kontsulta data: 2024-10-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Historia de la lengua internacional "Esperanto" en Bizkaia / Jesús M. García Iturrioz» Bitoteko (Federación Española de Esperanto) (kontsulta data: 2024-10-21).
  6. (Gaztelaniaz) «La calle Zamenhof : libro escrito según las conversaciones mantenidas con el Dr. L.C. Zaleski-Zamenof» BNE (kontsulta data: 2024-10-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]