Jessie MacWilliams
| Jessie MacWilliams | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Stoke-on-Trent, 1917ko urtarrilaren 4a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1990eko maiatzaren 27a (73 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Johns Hopkins Unibertsitatea |
| Tesi zuzendaria | Andrew Gleason (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | matematikaria eta informatikaria |
| Enplegatzailea(k) | Bell Labs |
Florence Jessie Collinson MacWilliams (Stoke-on-Trent, Erresuma Batua, 1917ko urtarrilaren 4a - 1990eko maiatzaren 27a) matematikari britainiarra izan zen. Kodifikazioaren teoriaren arloan lagundu zuen eta gai honi buruz argitaratu zuen lehen emakumeetako bat izan zen. Bere tesia, "Oinarrizko talde teoriaren problema konbinatorioak" (edo "Oinarrizko talde abeldarren problema konbinatorioak"), kodifikazioaren teoriaren emaitza konbinatorio garrantzitsuenetako bat da, MacWilliamsen identitatea bezala ezagutzen dena.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stoke-on-Trenten jaio zen, Ingalaterran (Erresuma Batua), eta Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen. 1938an lizentzia lortu zen eta hurrengo urtean masterra lortu zuen[2]. 1939. urtean, beka bat lortu zuelarik, Estatu Batuetara joan zen eta Johns Hopkins Unibertsitatean ikasi zuen Oscar Zariskirekin. Urtebete geroago, Johns Hopkins Unibertsitatea utzi eta Harvardeko Unibertsitatera joan zen.[3]
1955ean programatzaile bihurtu zen eta kodifikazioaren teoria ikasi zuen Bell Laborategietan, non bere ibilbide gehiena garatu zuen. Bell laborategietan ikerketa garrantzitsu bat egin zuen arren, matematikako ikerketa postu batera igotzea ukatu zioten doktoretza lortu zuen arte. Bell Laborategietan lan egiten zuen eta familia zaintzen zuen bitartean doktoregoaren baldintzak bete zitzakeen, baina beste urtebetez (1961-1962) Harvardera itzuli ondoren osatu zuen, Andrew Gleasonen begiradapean. MacWilliamsek Gleasonekin lan egin zuen "Oinarrizko talde teoriaren problema konbinatorioak" izeneko tesia egiten. MacWilliams eta bere alaba Anne matematikan doktoratu ziren, eta urte horretan matematika ikasten ari ziren Harvarden.[1]
Ikerketa-ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere formulari MacWilliamsen identiatea esaten zaio, eta horrela ezagutzen da MacWilliams. Emaitza erabakigarria izan zen gerora, kodetze-abiaduran muga garrantzitsu bat frogatzeko, «programazio linealaren muga» izenekoa.[4]
1962tik 1976ra, MacWilliamsek emaitza garrantzitsuak eman zituen eraikuntza aljebraikoei eta kodeen propietate konbinatorioei buruz. Kode ziklikoetan lan egin zuen, abeldar talde kodeetara orokortuz[5]. MacWilliamsek, H. B. Mannekin batera, emaitza bat aurkitu zion diseinu matrize jakin batzuk inplikatzen zituen arazo konplexu bati, eta horrek argitalpen bat ekarri zuen "Desberdintasun multzo baten diseinu matrizearen p heinari buruz" izeneko artikulu zientifiko batean.
MacWilliamsen lorpen esanguratsuenetako bat bere liburu entziklopedikoa izan zen, The Theory of Error-Correcting Codes (Akatsen kode zuzentzaileen teoria), Neil Sloanerekin elkarlanean idatzi zuena[6][7] eta 1977an argitaratu zena. Liburua «agian akatsen kode zuzentzaileen ezaugarri aljebraiko eta konbinatzaileei buruzko testurik osoena da, eta etengabeko interesa du matematikako zein ingeniaritzako profesionalentzat. Gaur egun oraindik garatzen ari den komunikazioaren teknologian iraultza baten oinarriak ezartzeko ardura izan zuen obra nagusietako bat izan zen».[8]
Horrela, Bell laborategian lan egin zuen, harik eta 1983. urtean erretiroa hartu zuen arte. MacWilliamsen ekuazioei esker emaitza bikainak lortu dira diseinu konbinatorioetan. Kode ziklikoak ere aztertu zituen eta kode sail abeldarretara zabaldu zuen bere azterketa.
Aintzatespena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980an Noether irakaslearen errekonozimendua lortu zuen lehen emakumea izan zen.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Florence Jessie C., MacWilliams. (1962). Combinatorial problems of elementary Abelian groups (Tesia). ISBN OCLC 23168354..
- ↑ «Biographies of women mathematicians.» choicereviews.org (Choice Reviews | Login) doi:. (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Ingelesez) «Noether Lectures 1980» Association for Women in Mathematics (AWM) (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ Jessica Bariffi, Giulia Cavicchioni, Violetta Weger. (2024). Coarsest Fourier-reflexive Partitions for the Lee, Homogeneous and Subfield Metric. arxiv ISBN https://doi.org/10.48550/arXiv.2409.11926..
- ↑ «Profiles of Women in Mathematics: F. Jessie MacWilliams» www.awm-math.org (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ MacWilliams, Florence Jessie C.; Sloane, Neil James Alexander. (2007). The Theory of Error-Correcting Codes. AT&T Shannon Labs, Florham Park, New Jersey, USA. North-Holland Mathematical Library 16 (digital print of 12th impression, 1st edición). Amsterdam / London / New York / Tokyo: North-Holland / Elsevier BV ISBN 978-0-444-85193-2..
- ↑ MacWilliams, Jessie. (1961-01). «Error-correcting codes for multiple-level transmission» The Bell System Technical Journal 40 (1): 281–308. doi:. ISSN 0005-8580. (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ (Ingelesez) Mathematics Genealogy Project. 2026-01-26 (kontsulta data: 2026-01-28).
- ↑ «Profiles of Women in Mathematics: F. Jessie MacWilliams» www.awm-math.org (kontsulta data: 2026-01-28).