Edukira joan

Jack Taylor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jack Taylor

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Keith Taylor
JaiotzaWolverhampton1930eko maiatzaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaShifnal2012ko uztailaren 27a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbol arbitroa eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Jasotako sariak

John Keith Taylor (Wolverhampton, 1930eko maiatzaren 21aShifnal, 2012ko uztailaren 27a) ingeles futbol epailea izan zen.

14 urterekin utzi zion ikasteari eta aitaren harategian lan egin zuen. 17 urterekin egin zuen debuta arbitrajean, eta 25 urterekin Ingalaterrako ligako partidak arbitratzen hasi zen.

1964an bere lehen nazioarteko partida zuzendu zuen. 1970eko Munduko Futbol Txapelketan Italiaren eta Suediaren arteko partida arbitratu zuen. 1974ko Munduko Futbol Txapelketako epailea ere izan zen. Bulgaria eta Uruguairen arteko partida eta Argentina eta Ekialdeko Alemaniaren arteko partida arbitratu zituen eta Alemania eta Herbehereen arteko finaleko epailea izan zen. Bi penalti egin zituen finalean, bana talde bakoitzaren alde.

Gainera, 1966ko Ingalaterrako futbol kopako finala (Everton eta Sheffield Wednesday) eta 1971ko Txapeldunen Ligako finala (Ajax Amsterdam eta Panathinaikos) arbitratu zituen.