Intxaur muskatu

Intxaur muskatua Myristica zuhaitz generoaren hazietatik ateratzen den espezia da[1]. Myristica fragrans edo intxaur muskatu iluna hosto ez-erorkor eta iluneko zuhaitza da, eta bi espezia ematen ditu: intxaur muskatua bera, eta mazis izeneko ariloa. Zuhaitz berberetik ateratzen da intxaur muskatuaren olio esentziala eta gurina. Molukak eta, bereziki, Banda Uharteak dira intxaur muskatuaren eta mazisaren produktore nagusiak, eta zuhaitza uharte horietan du jatorria[2].
Espezia gisa erabiltzen badira ere, eragin psikoaktibo eta afrodisiakoarengatik ere erabili dira, nahiz eta ez dagoen froga klinikorik horretarako. Dosi altuek psikosia eragin dezakete, bereziki haurdunaldian eta arazo psikiatrikoa dituztne pertsonengan[3].
Torreya generoko koniferoek ere antza dute haziak dituzte, baina ez daude lotuta M. fragransekin eta ez dira erabiltzen espeziea gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Nutmeg and derivatives» www.fao.org (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ Monk, Kathryn A.. (1997). The ecology of Nusa Tenggara and Maluku. Periplus Editions ISBN 978-1-4629-0506-5. (kontsulta data: 2025-11-03).
- ↑ (Ingelesez) «Nutmeg Uses, Benefits & Dosage» Drugs.com (kontsulta data: 2025-11-03).