Inozentzio I.a
| Inozentzio I.a | |||
|---|---|---|---|
![]() | |||
402 - 417ko martxoaren 12a (egutegi gregorianoa) ← Anastasio I.a - Zosimo → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Albano Laziale, ? | ||
| Heriotza | Erroma, 417ko martxoaren 12a ( urte) | ||
| Hobiratze lekua | Stiftskirche St. Anastasius und St. Innocentius (en) | ||
| Familia | |||
| Aita | Anastasio I.a | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
| Lantokia(k) | Erroma | ||
| Santutegia | |||
| Martxoaren 12a eta Uztailaren 28a | |||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Inozentzio I.a[1], Eliza Katolikoaren 40. aita santua 401 eta 417 bitartean.
Albano udalerrikoa jaio eta aurreko Anastasio I.a aita santuaren semea zen. 401eko abenduaren 22an hautatu zuten. Kasu larri guztietan eta baita gainontzekoetan ere esku hartzeko bere eskubidea agindu zuen. Eskubide hori hainbat auzitan erabili zuen, bereziki liturgietako ospakizunekin zerikusia zutenetan.
Eudoxia enperatriza eta Teofilo Alexandriakoaren azpijokoen ondorioz Joan Krisostomo bere lagun mina Konstantinoplako Patriarka gisa kaleratua izan zen. Inozentzio I.ak kargua berreskura zezan eskuhartu zuen.
Pelagio eta pelagianismoari irmoki eta sendo aurre egin zien, horrenbesterainoko aginte eta erabakiz, non Agustin Hiponakoak hori jakitean, esaldi ospetsu hau esan zuen: Roma locuta, causa finita ("Erromak hitz egitean, auzia amaitua da"). Priszilianismoa ere gaitzetsi zuen.
401eko abuztuaren 24ean bisigodoen errege Alarikok Erroma hartu eta arpilatu zuen. Inozentzio ez zen hirian, Ravenako gorte inperialean Alarikorekin negoziaketak egiteko saiakeran baizik. Erromara itzultzean ahal zuen moduan godoek gauzatutako kalteak konpontzen saiatu zen.
417ko martxoaren 12an zendu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Latinez) Inozentzio I.aren Idazlanak
| Aurrekoa Anastasio I.a |
Aita Santua 401-417 |
Ondorengoa Zosimo |
