Gregorio XII.a
Itxura
Gregorio XII.a[1] (Venezia, c. 1326 - † Recanati, 1417ko urriaren 18a) Eliza Katolikoaren 205. aita aantua izan zen 1406 eta 1415 urteen bitartean. Mendebaldeko Zisma dela eta, haren agintaldian Frantziako erregeak antipapa bat ezarri zuen Avignonen, Benedikto XIII.a hain zuzen ere. Harekin akordio bat egiten saiatu zen, baina ez batak ez besteak ez zuten kargua utzi. Ez zuen amore eman, Pisako kontzilioak kargutik kendu zuenean ere (1409). Konstanzako kontzilioaren ondorioz, 1415ean dimititu zuen. Portoko kardinal izan zen gero.

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Mendebaldeko Zismako aita santuak |
|---|
![]() |
| Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
