G puntu
| G puntu | |
|---|---|
| Xehetasunak | |
| Kokapena | bagina |
| Terminologia anatomikoa | |
Gräfenberg puntua, edo G puntua, emakumearen baginako zona erogeno bat omen da, kitzikatuz gero eszitazio sexualera eta orgasmora eraman dezakeena. G puntua existitzen denik ez da frogatu.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]G puntu izena ezarri zitzaion 1944an puntu horren existentzia iragarri zuen Ernst Gräfenberg alemaniar ginekologoaren omenez. Urtebete geroago, The G Spot and Other Recent Discoveries About Human Sexuality by Ladas et. al. argitalpenari esker, G puntuaren existentziaren berri zabaldu zen.[1]
Jendarteko ustea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritika zientifiko eta profesionalaz gaindi, G puntuaren kontzeptua onartua izan da jendartean. Ikerketa baten arabera, emakumeen ehuneko 84k baginan «oso sentikorra den zonalde bat» dagoela uste du.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]G puntua emakumeen ugaltze-aparatuaren gune txiki batean dago, pubis hezurraren atzealdean eta uretra inguruan zehazki. Skene-guruinak aurkitzen diren uretra arolaren berdina edo parte da.
G puntua izena erabiltzen da uzkia edo perineo presionatuz kitzikatu daitekeen gizonezkoen prostata adierazteko ere, kaleko hizkuntzan, analogiatzat.
Kilikapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorantz okertutako zakilak baginako aurreko paretan presio handiagoa eragiteko gaitasun naturala dauka. Zakila gorantz okertzen ez bada, beste sexu posizio bat beharko da. Adibidez, zakila beherantz okertzen zaion gizonezkoak atzealdeko sarpena egokiagoa dela aurkitu dezake G puntua kitzikatzeko, kurbak aurreko pareta presionatuko baitu.
G puntuaren kilikapena behatz edo mingainaren erabilpen bitartez posible da, klitoria beherantz bultzatzen den bitartean mingaina edo behatza dei mugimendu bitartez lorturiko presio bateratuari esker. Behatza edo mingaina bagina barruko 2,5 eta 7,5 zentimetroen artean egon behar du. Hala ere, emakume bakoitzak kilikapen modu ezberdin bat behar lezake.
Hogeita hamar urte baino zaharragoak diren emakumeetan G puntuaren kilikapena biziagoa dela uste da, bagina barneko ehun egituraren aldaketen ondorioz G puntuarekiko sarbidea errazagoa izatea laguntzen baitu.