Frederika Prusiakoa
| Frederika Prusiakoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Friederike Luise Wilhelmine Amalie von Preußen |
| Jaiotza | Berlin, 1796ko irailaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Dessau, 1850eko urtarrilaren 1a (53 urte) |
| Hobiratze lekua | Dessau-Roßlau |
| Familia | |
| Aita | Prince Louis Charles of Prussia |
| Ama | Frederika Mecklenburg-Strelitzekoa |
| Ezkontidea(k) | Leopold IV of Anhalt (en) |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | |
| Leinua | Hohenzollern dinastia House of Ascania (Anhalt-Dessau branch) (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aristokrata |
| Jasotako sariak | |

Frederika Prusiakoa (alemanez, Friederike von Preußen; Berlin, 1796ko irailaren 30a - Dessau, 1850eko urtarrilaren 1a) Prusiako printzesa eta dukesa ezkontidea izan zen, Anhalt-Dessauko Leopoldo IV.a dukearekin ezkontzean.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frederikaren gurasoak Luis Karlos Prusiako printzea eta Frederika Mecklemburgo-Strelitzekoa izan ziren. Hohenzollern etxeko kide bat zen. Azken haurra izan zen eta bakarra. Aita, Frederiko Gilen II.a Prusiako erregearen seme gazteenetako bat izan zen. Amaren ondorengo ezkontzak zirela eta, Frederikak neba-ahizpaorde asko izan zituen, Jorge V.a Hannoverko erregea barne. Familian Filzis edo Filsis deitzen zioten.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1818. urteko apirilaren 18an, Leopoldo IV.a Anhalt-Dessauko dukearekin ezkondu zen Berlinen. 1816. urteko maiatzaren 17tik zeuden konprometituta, lotura Prusiako gorteak hitzartua baitzuen. Lotura dinastiko hau Leopoldoren prusiarraren aldeko politiken adierazpena zen.[1]
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikoteak sei seme-alaba izan zituen:
| Izena | Jaiotza | Heriotza | Oharrak |
|---|---|---|---|
| Frederika Amalia Augusta | 1819ko azaroaren 28a | 1822ko abenduaren 11 | |
| Frederika Amalia Inés Anhalt-Dessauko | 1824ko ekainaren 24a | 1897ko urriaren 23a | 1853ko apirilaren 28an Ernesto I.a Saxonia-Altenburgoko dukearekin ezkondu zen. |
| Seme bat | 1825eko abuztuaren 3a | 1825eko abuztuaren 3a | Hilda jaiotako haurra edo jaio eta gutxira hil zena. |
| Seme bat | 1827ko azaroaren 3a | 1827ko azaroaren 3a | Hilda jaiotako haurra edo jaio eta gutxira hil zena. |
| Frederiko I.a Anhaltekoa | 1831ko apirilaren 29a | 1904ko urtarrilaren 24a | 1854ko apirilaren 22an Antonieta Saxonia-Altenburgoko printzesarekin ezkondu zen. |
| Maria Ana | 1837ko irailaren 14a | 1906ko maiatzaren 12a | 1854ko azaroaren 29an Frederiko Karlos Prusiako printzearekin ezkondu zen. |
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frederika 1850eko urtarrilaren 1ean hil zen Dessau-n. Leopoldo 21 urte beranduago hil zen, 1871. urteko maiatzaren 22an.[1]
Aginduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luisaren Ordenako Dama. (Prusiako Erresuma)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Lundy, Darryl. The Peerage: Friederike Wilhelmina Luise Amalie Prinzessin von Preußen. .
- ↑ «Princesas Luisa y Federica de Prusia | artehistoria.com» www.artehistoria.com (kontsulta data: 2025-11-11).