Filomena Trokoniz
| Filomena Trokoniz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Portugalete, 1902ko urtarrilaren 3a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bilbo, 1986ko otsailaren 25a (84 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | maisu/maistra |
| Lantokia(k) | Olabarrietako auzo-ikastola Txabarriko auzo-ikastola Sanfuenteseko auzo-ikastola Uriosteko auzo-ikastola eta Gorlizko Ospitalea |
Filomena Trokoniz Santacoloma (Portugalete, Bizkaia, 1902ko urtarrilaren 3a - Bilbo, Bizkaia, 1986ko otsailaren 25a) maistra eta ongilea izan zen. Bizitza profesional osoa Bizkaiko auzo-ikastoletan iragan zuen: Olabarrietan, Txabarrin, Sanfuentesen, Uriosten eta, bereziki, Gorlizko ospitaleko eskolan (1932tik 1972ra)[1]. Portugaleten ere, bere etxean, Gregorio Uzquiano kaleko 11. zenbakiko lehen solairuan klase partikularrak ere ematen zituen[2].
Bere bizitzan zehar irabazitako dirua burtsan inbertitu[1] eta, lortutako irabaziekin, Portugaleteko udalari utzi zizkion 841.000 euro[3], udalerriko gazteen hezkuntza eta prestakuntzarako fundazio bat sortzeko. Fundazio hori 1986ko irailaren 29an sortu zen Trocóniz Santacoloma Fundazioa izenarekin, bertako buruak Portugaleteko alkatea, Andra Maria basilikako parrokoa eta Portugaleteko hezkuntza zinegotzia direlarik. Portugaleteko plaza batek ere bere izena darama.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Fundatzailea» www.troconizsantacoloma.org (kontsulta data: 2025-02-08).
- ↑ Portugalete, El Mareómetro. (martes, 30 de mayo de 2023). «El Mareometro Blog: RECORDANDO A AQUELLAS MUJERES DEL OJILLO DE LOS AÑOS 50 Y 60» El Mareometro Blog (kontsulta data: 2025-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2008-04-14). «Juicio por robar 480.000 euros a una fundación de Portugalete» www.20minutos.es - Últimas Noticias (kontsulta data: 2025-02-08).