Edukira joan

Fakhruddin Ali Ahmed

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fakhruddin Ali Ahmed

Indiako presidente

1974ko abuztuaren 24a - 1977ko otsailaren 11
V. V. Giri - Basappa Danappa Jatti
Rajya Sabhako kidea


member of the Lok Sabha (en) Itzuli


Member of the Assam Legislative Assembly (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaOld Delhi (en) Itzuli1905eko maiatzaren 13a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
HeriotzaNew Delhi1977ko otsailaren 11 (71 urte)
Hobiratze lekuaIndia
Familia
Ezkontidea(k)Begum Abida Ahmed (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSt Catharine's College (en) Itzuli
St. Stephen's College (en) Itzuli
University of the Punjab (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala

Find a Grave: 6427398 Edit the value on Wikidata

Fakhruddin Ali Ahmed (Delhi, Britainiar Raj, 1905eko maiatzaren 13aNew Delhi, 1977ko otsailaren 11) indiar abokatu eta politikaria izan zen, Indiako presidentea 1974tik hil zen arte.

Assamgo familia musulman batean jaio zen. Aita medikua zen eta ama Loharuko nawabaren alaba. Ahmedek bederatzi anaia-arreba izan zituen.

Cambridgeko Unibertsitatean Historia ikasi zuen eta 1928an Londresko Inner Templen abokatu bezala onartua izan zen. Urte horretan Indiara itzuli zen eta abokatu lanetan aritu zen Lahoreko Auzitegi Gorenean eta Guwahatin. Assamgo Auzitegi Goreneko abokatuen elkargoaren sortzaile eta presidente izan zen.

1931n Indiako Kongresu Nazionala Alderdian afiliatu zen. 1935ean Assam estatuko biltzar legegileko kide hautatu zuten eta 1938tik 1939ra Lan ministro izan zen. Ahmed 1940an atxilotu zuten, India Bigarren Mundu Gerran sartzeari uko egiteagatik, eta urtebete egin zuen espetxean. Mahatma Gandhiren Quit India mugimenduarekin bat egin zuen eta 1942ko abuztuaren 9an atxilotu zuten. Hiru urte eman zituen Johaten preso.

Ahmed Liga Musulmanak Pakistan estatua sortzeko proposatutakoaren aurka agertu zen, eta Indiaren partizioaren aurka ere agertu zen. 1946ko Assamgo hauteskundeetan Liga Musulmanaren hautagaiak garaitu zuen eta urte horretan Assamen gobernuaren aholkulari legal izendatu zuten.

1954tik 1957ra senatuko kide hautatu zuten. 1957an eta 1962an Assam estatuko biltzar legegileko kide hautatu zuten, eta Finantza, Lege, Komunitate Garapen eta Eskualde Autogobernuko ministro izan zen estatuko gobernuan.

Indira Gandhik Ahmed Irrigazio eta Energia ministro izendatu zuen 1966an. 1966tik 1967ra Hezkuntza ministro izan zen, 1967tik 1970era Industria Garapeneko ministro eta 1970etik 1974ra Elikadura eta Nekazaritza ministro.

1974an Indiako Kongresu Nazionaleko alderdiaren hautagaia izan zen presidentetzarako hauteskundeetan eta botoen % 89,18rekin aukeratu zuten. 1974ko abuztuaren 24an Indiako presidente karguaren zina egin zuen. Bosgarren presidentea izan zen eta erlijio musulmaneko bigarrena.

1975eko ekainaren 25ean, Ahmedek larrialdi nazionaleko dekretua sinatu zuen, Indira Gandhi lehen ministroak proposatuta. Eskubide zibilak eta oinarrizko askatasunak ezabatu ziren, eta oposizioko buruzagiak atxilotu egin zituzten. Gandhik dekretuen bidez eta parlamentua kontuan hartu gabe gobernatu ahal izan zuen.[1]

Ahmed 1977ko otsailaren 11n hil zen bihotzekoak jota.[2] Aurretik bi bihotzeko izan zituen, 1966an eta 1972an. Urtarrilaren 13an estatu-hileta izan zen.

Ahmeden hilobia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bose, Sugata; Jalal, Ayesha. (2024). The Indian Emergency (1975–1977) in Historical Perspective. in: When Democracy Breaks. Oxford University Press, 221–236 or.  doi:10.1093/oso/9780197760789.003.0008. ISBN 978-0-19-776078-9..
  2. «President Fakhruddin Ali Ahmed passes away» India Today 1977-2-28 (kontsulta data: 2025-11-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]