Edukira joan

Euskalki

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskalkien sailkapen modernoa, Koldo Zuazoren arabera
██ Mendebalekoa██ Erdialdekoa██ Nafarra ██ Nafar-lapurtarra██ Zuberotarra██ Bonaparteren garaiko hedadura
Koldo Zuazoren eta Bonaparteren mapen arteko alderaketa, euskalki nagusiak soilik kontuan hartuz (tarteko euskalkiak baztertuta, alegia).

Euskalkiak euskararen dialektoak dira. Sortzen lehena mendebalekoa izan zen, VIII. mendearen inguruan, Asturietako Erresumak Araba-Bizkaietan zuen eraginagatik segur aski; eta hurrengo mendeetan eratu ziren gainerako euskalkiak. Aurretik, tarte batez, euskarak batasun handia izan zuen, Erromatar Inperioaren gainbeheratik aurrera, hain zuzen ere. Aldi hartan sortu zen Koldo Mitxelenak proposatutako euskara batu zaharra, geroko euskalkien ama-hizkuntza. Geroztik, Euskal Herriak izandako zatiketa politikoen eraginez sortu ziren euskalkiak poliki-poliki, bost sorgunetan.[1][2]

1960ko hamarkadaz geroztik, euskara batua sortzeak, euskaldunak alfabetatzeak eta euskaldunen arteko komunikazioa handitzeak bultzatuta, euskalkiak elkarrengandik gero eta gertuago daude, gero eta elkarren antz handiagoa dute. Eraginak noranzko guztietan gertatzen ari dira. Esaterako, gipuzkoar askok —eta ez bizkaitar gutxik— natural erabiltzen dute ergatibo pluralerako -ek marka (jatorriz, Euskal Herriko ekialdekoa da), halaxe ikasi dutelako eskolan: Txakurrek hezurra jan dute, eta ez Txakurrak [...], gipuzkeraz esan ohi denez. Gipuzkerak inguruko euskalkiei eta batez ere nafarrerari eragiten die, euskara batuak euskalki guztiei eta, gutxi-asko, denek elkarri. Berdintze prozesu horrek bi eragile nagusi ditu: hedabideak eta irakaskuntza. Hala ere, gaur egungo eten nagusia jadanik ez dago (XX. mendearen bukaeraraino bezala) ekialdeko euskalkien eta mendebaldekoen artean, Ipar Euskal Herrikoen eta Hego Euskal Herrikoen artean baizik, estatuen arteko mugak eraginda.[3]

Euskalkien sorguneak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskalkien sorguneei buruzko teoriak»

Elena Barrena historialariak aipatu zuen lehenengoz euskalkien sorguneen auzia, La formación histórica de Guipúzcoa liburuan (1989). Hiru menditan kokatu zituen sorguneak:

a) Gorbeian, Arabaren eta Bizkaiaren artean;

b) Aralarren, Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren artean; eta

c) Saioan, Nafarroa Garaiaren, Lapurdiren eta Nafarroa Beherearen artean.

Geroztik baztertu egin da hipotesi hori, dialektoak jende gehien biltzen den tokietan —hots, hiriguneetan— sortu ohi direlako. Blanca Urgell izan zen hiriak aipatzen lehena, zeharka bada ere, 2006an («Para la historia del sustantivo verbal en vasco» artikulua): Iruñea, Gasteiz eta Bilbo. Koldo Zuazok ere hirietan ikusten du euskalkien sorrera. Bost sorgune aurkeztu ditu:[4]

Koldo Zuazok plazaratu duenez[5], euskalkien artetik sortu zen lehena mendebalekoa izan zen, VIII. mendearen inguruan, Asturietako Erresumak Araba-Bizkaietan zuen eraginagatik segur aski. Araba eta Bizkaia Nafarroako Erresumatik bereizi eta Asturiasko Erresumarekin jarri ziren harremanetan. Hizkuntzak ere erakusten du mendebaleko euskalkia berezienetakoa dela. Berrikuntza asko izan dira bertan, esate baterako, deklinabide morfema berriak: -gaz (lagunagaz), -rutz (etxerutz).[1]

Euskararen historia eta dialektologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Louis-Lucien Bonaparteren jatorrizko euskalki-mapa, 1866koa.

Euskararen euskalkien lehen ikerketa zientifikoetako bat, aditz laguntzaileei dagokienez, Louis-Lucien Bonapartek egin zuen, Napoleonen ilobak, alegia. Carte des Sept Provinces Basques izeneko euskalkien mapa ezaguna 1869an argitaratu zuen, Le Verbe Basque en Tableaux lanaren barruan. Mapa hori mende batez euskal dialektologiaren lan klasikotzat hartu izan zen. Bonapartek 1856 eta 1869 artean egindako landa-lanean bildu zituen bere datuak, Euskal Herrian egin zituen bost egonaldietan. Garai hartan, euskara jada oso gutxi hitz egiten zen ordura arte normalean hitz egin izan zen lurralde osoan zehar. Araban, lautadan eta Mendialdean jada desagertuta zegoen, Aramaion eta Bizkaiko eta Gipuzkoako mugetan baino ez zen euskaraz hitz egiten; Nafarroa Garaian, berriz, frogak bildu zituen aditua Tafallako hegoaldea hartzen duten eremuetaraino iritsi zen. 1998an, Koldo Zuazo Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako irakasleak, euskalkien sailkapena berriro zehaztu zuen. Besteak beste, bizkaiera mendebaleko euskara izendatu zuen; gipuzkera, erdialdeko euskara; lapurtera eta behe-nafarrera euskalkiak nafar-lapurtar deiturikoan bildu zituen; Nafarroa Garaiko ekialdean hitz egiten zena, berriz, euskalki independentetzat bereizi zuen. Horri jarraituz, honakoa da gaur egungo euskalkien sailkapena:

Barietate morfologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo euskalkiek dibergentzia dialektal maila handia erakusten dute. Hala eta guztiz ere, aldez aurretik ezer ez dakien edozeinek euskara batua edo beste euskalkiren bat erabiliz, euskalki bidezko komunikazioa posible da, zubereraren kasuan izan ezik, euskalkirik dibergenteena baita.

Euskalki bakoitzak hizkuntza bera izendatzeko dituzten moduak, neurri batean, eremu euskalduneko euskalkien zatiketaren adibide dira. Forma dibergenteenak, oro har, ekialdeko euskalkietan daude.

Euskara esateko modua Talde dialektala Lekukotasunetako eremuak
Auskera Goi-nafarrera Arakil
Euskara Goi-nafarrera

Nafar-lapurtera

Irun

Donibane Lohizune

Euskara Bizkaiera Orozko
Euskara Lapurtera Lapurtera

Bizkaiera

Eskuera Bizkaiera

Gipuzkera

Gernika eta Luno, Bermeo, Bergara, Leintz Gatzaga, Goierri, Burunda, Etxarri Aranatz
Euskara Bizkaiera Eibar, Ermua
Euskara Bizkaiera Bergara, Leintz Gatzaga
uskara Goi-nafarrera

Aezkera

Irun, Larraun, Erro
Euskera Bizkaiera

Gipuzkera

Goi-nafarrera

Euskara Bizkaiera Orozko
Euskara Bizkaiera Arrigorriaga, Orozko, Markina-Xemein, Bergara, Leintz Gatzaga
Euskara Goi-nafarrera Arakil
Euskara Goi-nafarrera

Aezkera

Zuberera

Irun, Bortziriak, Ultzama
Üskara Zuberera
Euskara Goi-nafarrera

Zuberera

Ultzama
Üska(a) Zuberera
Uskaa Zuberera
Euskara Bizkaiera

Goi-nafarrera

Arratia, Orozko, Ultzama, Erro, Oltza, Gulina



Heuscara XVI. mendean Bernart Etxepare, Joanes Leizarraga
Euskararen izena, euskalki bakoitzean, Koldo Zuazoren 2008ko euskalki mapan.

Aditz-formen konparazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalkiak erabiliz adizkiak konparatuz, ezberdintasun eta ezaugarri komun batzuei buruzko ikuspegi orokor on bat ere lor daiteke.

  • Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Gaminde Terraza, Iñaki; Ormaetxea Lasaga "Txipi", José Luis; Videgain, Xarles: Euskalkien sailkapen berria. EHU. 2019. (182 orrialde). ISBN/ISSN: 978-84-1319-096-9

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Araba euskararen lurralde peto-petoa»[Betiko hautsitako esteka], Euskaraba, 2010-02-25.
  2. Koldo Zuazo (2007), «Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz», Berria, 2007-12-09.
  3. Unai Brea: «Batuaren eraginez euskalkiak "gipuzkoartzen"», Argia, 2008-10-12.
  4. Koldo Zuazo. Euskalkien sorguneak. .[Betiko hautsitako esteka] CC-BY-SA lizentzia.
  5. Zuazo, Koldo. «Euskalkien jatorriaz eta bilakaeraz» (Pdf) Berria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]