Estitxu Pinatxo
| Estitxu Pinatxo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bera, 1987 (37/38 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
Estitxu Pinatxo Olaziregi (Bera, Nafarroa Garaia, 1987) abeslaria da. 2018an eta 2019an, Dama Beltzak proiektuarekin, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten afro-amerikar emakume abeslari batzuk omendu zituen. 2019an, Haize gorri batek bakarkako diskoa argitaratu zuen. Anaia du Jokin Pinatxo abeslari eta gitarra-jotzailea.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurra zela hasi zen musika ikasten Berako musika eskolan. Hasieran, akordeoia jotzen ikasi zuen eta ondotik beste instrumentu batzuk. Gaztetxoa zela kantatzen hasi zen, eta 15 urterekin modu profesionalean kantatzeari ekin zion.[1]
Euskal Telebistarako lan egin du musikari lotutako hainbat telebista saiotan. Telecinco kateko La Voz saioko eta Antena 3 kateko El Número Uno saioko lehiakide izan zen.
Damba musika taldeko abeslari izan zen.[2] Talde hori rock, blues, jazz, runba eta reggae musika estiloetan aritzen zen.[3]
2018an, Mikel Santxez gitarra-jotzailearekin batera, Dama Beltzak proiektua sortu zuen, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten afro-amerikar emakume abeslari batzuk omentzeko.[4] Proiektu horretan, Ella Fitzgeralden, Nina Simoneren, Roberta Flacken, Etta Jamesen eta Aretha Franklinen kantuak abesten zituen.[5] Proiektua 2018ko irailean estreinatu zen, eta ordutik hainbat emanaldi egin zituen Euskal Herriko herrietan.[4]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an, Haize gorri batek bakarkako diskoa argitaratu zuen. Hitzetan, gizarte gaiak ukitzen ditu eta musikalki, soul edota musika beltzaren ukitu nabarmena du. 2021ean Isilik daude harriak diskoa atera zuen. Bertan historian zehar zentsura jasandako hamar abesti agertzen dira, Harkaitz Canok euskaratu eta Estitxuk musikatu dituenak.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ gaztezulo. «Estitxu Pinatxo: “Pixkanaka-pixkanaka emakumeon presentziak gora egin duela nabarmen iruditzen zait"» Gaztezulo (kontsulta data: 2020-04-17).
- ↑ «'Gure estiloa lantzen duen beste talderik ez dago Euskal Herrian'» Argia (kontsulta data: 2020-04-17).
- ↑ all_powerful_Oz. «Estitxu Pinatxo: "Erromantiko hutsa naiz"» Gaztezulo (kontsulta data: 2020-04-17).
- ↑ a b «Estitxu Pinatxo: 'Dama beltzak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-07-08 (kontsulta data: 2025-11-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La cantante Estitxu Pinatxo será la invitada de esta noche de 'Gure Kasa'» Euskal Irrati Telebista 2019-11-13 (kontsulta data: 2020-04-17).
- ↑ «Haize gorri batek» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-11-12).
- ↑ «Isilik daude harriak» www.badok.eus (kontsulta data: 2021-11-12).