Eleanor Greatorex
| Eleanor Greatorex | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | New York, 1854 |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Paris |
| Heriotza | 1908 (53/54 urte) |
| Hobiratze lekua | cemetery of Moret-sur-Loing (en) |
| Familia | |
| Aita | Henry Wellington Greatorex |
| Ama | Eliza Pratt Greatorex |
| Haurrideak | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, akuafortista eta artista |
| Kidetza | New York Etching Club (en) |
Elizabeth Eleanor Greatorex (New York, 1854ko martxoaren 26a[1] – 1917[2]) estatubatuar margolari eta irudigilea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleanor Greatorex 1854an jaio zen New Yorken[2]. Henry Wellington Greatorex musikariaren eta Eliza Pratt Greatorex margolariaren alaba eta Kathleen Honora Greatorex margolariaren ahizpa zen[2].
Ibilbide profesionalan zehar, amarekin eta ahizparekin elkarlanean aritu zen. 1881ean bere neba bat Coloradon hil zenean, Moret-sur-Loingera (Frantzia) joan zen amarekin ata ahizparekin batera[3].
Loreak eta lan figuratiboak margotu zituen batez ere[2]. 1869-1870 urteetan Estatu Batuetako Marrazki Akademia Nazionalean ikasi zuen[4]. New Yorkeko Akuaforte Klubeko kidea izan zen[2]. 1879an Carolus-Duran eta Jean-Jacques Hennerren zuzendaritzapean ikasi zuen Parisen[4].
1881ean, Aljerren lanean ari zela, gaixotu zen eta New Yorkera itzuli zen. Osasuna berreskuratu ondoren, berriro bidaiatu zuen, sarritan ahizparekin batera. Amarekin eta ahizparekin estudio bat zeukan New Yorken[4].
Bere bizitzaren zati handi batean gorra izan zen[5]. 1917an[2] (beste iturri batzuen arabera 1897an[1] edo 1908an[6]) hil zen, eta Moret-sur-Loingen lurpetatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Masten, April F. «Greatorex, Eleanor Elizabeth» American National Biography (kontsulta data: 2024-11-16).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Eleanor Greatorex» Smithsonian American Art Museum (Smithsonian Institution) (kontsulta data: 2024-11-16).
- ↑ (Ingelesez) Petteys, Chris. (1985). Dictionary of Women Artists: An international dictionary of women artists born before 1900. Boston: G.K. Hall & Co, 295 or..
- ↑ a b c (Ingelesez) «Eleanor Greatorex» askART (kontsulta data: 2024-11-16).
- ↑ (Ingelesez) Virdi, Jaipreet. (2020). Hearing Happiness: Deafness Cures in History. University of Chicago Press ISBN 9780226690759..
- ↑ (Ingelesez) «Greatorex, Eleanor, 1854-1908» Library of Congress Authorities (kontsulta data: 2024-11-16).