E bitamina
Itxura
| E bitamina | |
|---|---|
| Konposizioa | karbono, hidrogeno eta oxigeno |
| Mota | Bitamina |
| Erabilera | |
| Rola | Antioxidatzaile eta Bitamina |
| Identifikatzaileak | |
| CAS zenbakia | 1406-18-4 |
| Gmelin | 33234 |
| EC zenbakia | 606-803-8 |
| ECHA | 100.106.452 |
| MeSH | D014810 |
E bitamina gizakiak behar duen bitaminatako bat da. Tokoferol izenaz ere ezagutzen den bitamina honek, bere anti-oxidatzaile funtzioagatik, zahartzearen aurka eragiten du.
Liposolugarria eta termoegonkorra da.
Landareetan dago batez ere: hazietan (garia, soja, artoa...), frutu lehorretan, garagardo-legamian, landare-olioetan, etab. Baita arrautz gorringoan ere.
Gomendaturiko dosia 15 mgr-koa da egunero helduengan.
Anti-oxidatzaile indartsua da eta erradikal aske kaltegarrien ekoizpena galarazten du.
Bitamina honen gabeziak animaliengan antzutasuna eragiten du. Gizakiarengan anemia eta gaitz neuro-muskularrak sortzen ditu.