Edukira joan

Diptongo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diptongoa silaba bakar batean bata bestearen ondoren dauden bi soinu bokalikoren multzoa da. Bokal itxiena erdibokal gisan gauzatzen da diptongoan, laburrago. Teknikoki, diptongo bat bi jomuga ezberdin dituen bokal bat da; hau da, bokala ahoskatzerakoan, mihiaren kokapena aldatzen da.

Euskara batuan eta euskalki askotan, diptongoak beheranzko dira, hau da, bigarren osagaia [i̯] edo [u̯] erdibokalak dituzte eta lehena, bokal silabagile bat: aita, euskara, higuingarri, hau, sei, nafarroi… Alderantzizko hurrenkera denean (lehen osagaia [j] nahiz [w] erdikontsonantea dute eta bigarrena, bokal bat) goranzko diptongoak dira: horiek maiz hiato gisan ebakitzen dira, bokalak bi silabatan banatuz (adibidez, men.di.a, na.zi.o, bu.ru.a…). Edonola ere, egon badaude, ekialdeko euskalkietan batik bat: diat (/di'at/ nahiz /djat/), mendian (/men'di'an/ nahiz /'men'djan/, burua (/'bu'ɾu'a/ nahiz /'bu'ɾu'ja/)...

Jatorria kontuan hartuta, berezkoak dira (daude, gaitu, deitu...) ala sortuak, bi bokal arteko kontsonante baten galeraren ondoriozkoak (hori > hoi; ari da > ai da; neri (niri) > nei...), hizkuntza mintzatuan arrunt-arruntak.

Euskarazko digtongoak hauek dira: /ai/ (bai), /ei/ (dei), /oi/ (lehoi), /wi/ (higuin), /au/ (gau), /eu/ (geu) .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.