Colossus, euskarazKoloso, jaiotzez izenez Piotr "Peter" Nikolaievitch Rasputin, Marvel Comics komiki argitaletxearen superheroi bat da eta X-Men superheroi taldeko kideetako bat. Len Wein eta Dave Cockrumk sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Giant-Size X-Men komiki aldizkariaren 1. zenbakian agertu zen (1975eko maiatza). Lanbidez margolari, ikasle eta nekazaria da.
Bere ahalmenak honakoak dira: bere larruazala altzairu organikoan bilaka dezake, horrek gizakiazgaindiko indarra eta erresistentzia ematen dizkio.