Edukira joan

Bonaventura Bagnoregiokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bonaventura Bagnoregiokoa


kardinal

1273ko ekainaren 3a -
Albanoko kardinal apezpiku

1273 (egutegi gregorianoa) - 1274 (egutegi gregorianoa)
Raoul Grosparmi (en) Itzuli - Bentivenga da Bentivengi (en) Itzuli
apezpiku


Minister General of the Order of Franciscans (en) Itzuli


nagusi jeneral

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Fidanza
JaiotzaBagnoregio, 1221
Lehen hizkuntzamedieval Italian (en) Itzuli
HeriotzaLyon1274ko uztailaren 15a (52/53 urte)
Hezkuntza
HeziketaSorbonne Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoctor of Divinity (en) Itzuli
HizkuntzakErdi Aroko latina
medieval Italian (en) Itzuli
antzinako frantsesa
italiera
latina
Irakaslea(k)Alexandro Haleskoa
Eudes Rigaud
John of la Rochelle (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, aita, filosofoa, idazlea, erregelapeko elizgizona, unibertsitateko irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta mistikoa
Enplegatzailea(k)Sorbonne Parisko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Santutegia
Uztailaren 15a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Bonaventura Bagnoregiokoa edo San Bonaventura, jaiotze izena Giovanni di Fidanza (Bagnoregio, Aita Santuen Lurraldea, 1221 aldean - Lyon, 1274ko uztailaren 15a) italiar teologoa izan zen.

1243an egin zen frantziskotarra. Parisen egin zituen ikasketak, eta filosofia eta teologia irakaslea izan zen bertan. Frantziskotarren nagusi aukeratu zuten 1256an, eskaleen alde jardun zuen, eta bere ordenan gatazkan ari ziren aurkako joerak elkarganatzen saiatu zen. Gregorio X.ak Albanoko apezpiku izendatu zuen lehenbizi eta kardinal gero (1273). 1274an, aitasantutzaren ordezkari gisa joan zen Lyongo kontziliora, eta bertan hil zen.

Doctor seraphicus deitua, Erdi Aroko teologorik garrantzitsuenetakoa izan zen. Filosofo eta mistikoa, San Agustinen pentsamenduaren ildotik jardun zuen. Idatzi zituen obra nagusiak Breviloquium, Itinerarium mentis in Deum, Legenda sancti Francisci eta Soliloquium de quatuor mentalibus exertitiis dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]