Edukira joan

Mumbai

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 19°04′33″N 72°52′39″E / 19.0758°N 72.8775°E / 19.0758; 72.8775
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bombay» orritik birbideratua)

Mumbai
मुंबई
Bombay
megacity (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea India
EstatuaMaharashtra
AlkateaShubha Raul
Izen ofizialaMumbai - मुंबई
Jatorrizko izenaमुंबई
Posta kodea400001
Geografia
Koordenatuak19°04′33″N 72°52′39″E / 19.0758°N 72.8775°E / 19.0758; 72.8775
Map
Azalera603,4 km²
Altitudea14 m
Demografia
Biztanleria15.414.288 (2018)
Metropolia18.414.288
Dentsitatea25.563 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1507
Telefono aurrizkia0022
Ordu eremuaIndian Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakLondres, Los Angeles, San Petersburgo, Stuttgart, Yokohama, Espoo, Honolulu konderria, Esmirna, Berlin, Busan, Durango, Jakarta, Manila eta Honolulu
MatrikulaMH-01, MH-02 eta MH-03
http://www.mcgm.gov.in

Mumbai[1] (maratheraz: मुंबई, Mumbaī, mum.bəi ahoskatua) Indiako Maharashtra estatuko hiriburu eta Indiako finantza hiriburu eta porturik garrantzitsuena da.

Mumbai izena Mumba Devī tokiko jainkosaren eraldaketa bat da, 1995 arte, Bombay[1] zen izen ofiziala, izen hori, dirudienez, portugesetik eratorria dago (Bom Bahia = Bombay = Badia ona).

Munduko hiri jendetsuenen zerrendan, hirugarren da, 13 miloi biztanle baino gehiagoz.

Satelite irudia.

Kokapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai Arabiako itsasoaren kostako Indiako mendebaldean kokatuta dago, 18°57′53″ N 72°49′33″ E koordenatuetan. Hiriaren batez besteko altuera 11 metrokoa da.

Hiria bi uhartetan kokatuta dago, hiriaren erdialdea hegoaldean dagoen Mumbai izeneko uhartean eta metropoliaren zatirik handiena (baita Thane hiria ere) iparraldeko Salsette uhartean. Bi uharte horiek zubi bitartez loturik daude.

Bi irlak bata bestetik eta kontinentetik itsas beso estuez bananduak daude. 496 m-ko altuerarainoko altuera bat-bateko eta isolatu batzuez gain, uharteak lauak dira, eta Mumbai uhartearen zati batzuk itsas mailaren azpitik daude.

Ekialdean Konkan zabaltzen da, izen hori Maharashtra itsasbazterrak hartzen du, gutxi gorabehera, 80 km-ko luzerakoa, eta, haren atzean, mendebaldeko Ghat-ak daude, itsas-mailarekiko 1600 m-ko batez besteko altuera duen mendikatea, itsasbazterra Dekkan-etik bereizten duena. Ekialderako garraioa zaila da mendikatearen hegal zakarrak direla eta.

Mumbaiko euriaren grafikoa

Mumbai hiria klima tropikaleko zonalde batean dago; urteko batez besteko tenperatura 26,7 °C-koa da. Tenperaturak, itsasoarekiko gertutasuna dela eta, ez dira zakarregiak, eta, urte osoan, aldaketa gutxi izaten ditu. Hilabeterik hotzena urtarrila da, 23,6 °C batez bestekoa.

Urtaro batetik bestera izaten den klima aldaketan, montzoiek zerikusi handiagoa dute tenperaturek baino. Montzoi garaia (chatur-masia edo lau-hilabete), normalean, ekaina hasieratik iraila amaiera bitarte izaten da. Hilabete horietan, prezipitazioak urteko % 95 osatzen dute, eta 1700 mm izaten dira; hurrengo hilabeteak (urria-azaroa) beroak izaten dira nahiz ez duen euririk egiten arruntean.

    Datu klimatikoak (Mumbai)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.6 31.3 32.7 33.1 33.3 31.9 29.8 29.3 30.1 32.9 33.4 32.0 31.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.4 17.3 20.6 23.7 26.1 25.8 24.8 24.5 24.0 23.1 20.5 18.2 22.1
Euria (mm) 0.6 1.5 0.1 0.6 13.2 574.1 868.3 553.0 306.4 62.9 14.9 5.6 2401.2
Euri egunak (≥ ) 0.1 0.1 0 0.1 1.0 14.9 24.0 22.0 13.7 3.2 1.1 0.4 80.6
Eguzki orduak 269.7 259.9 272.8 285.0 297.6 150.0 74.4 74.4 165.0 238.7 246.0 254.2 2587.7
Iturria (1): IMD - 1951-1980 [2]
Iturria (2): HKO (eguzkia, 1971–1990) [3]

Azpi-banaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai sei eremutan banatzen da, eta eremu hauek, era berean, 24 hiri barrutitan zatitzen dira. Aldeak zenbakiz zehazten dira, eta barrutiak hizkiz. Horrez gain, barrutiak 221 hauteskunde-barrutitan banatzen dira. Hurrengo taulak alde bakoitzari dagozkion barrutiak ikus daitezke:

1 eremua 2 eremua 3 eremua 4 eremua 5 eremua 6 eremua
A eremua F eremua/iparraldea H eremua/ekialdea P eremua/iparraldea L eremua N eremua
B eremua F eremua/hegoaldea H eremua/mendebaldea P eremua/hegoaldea M eremua/ekialdea S eremua
C eremua G eremua/iparraldea K eremua/ekialdea R eremua/iparraldea M eremua/mendebaldea T eremua
D eremua G eremua/hegoaldea K eremua/mendebaldea R eremua/hegoaldea    
E eremua     R eremua/erdialdea    
Mumbaiko jatorrizko zazpi uharteak

Gaur egungo Mumbai uhartea, izan ere, gaur egun jarraitzen duen mendeen zehar itsasoari irabazitako lurrez osaturik dago.

Europarrak iritsi aurretik (XVII. mendea), gaur egungo Mumbaiko eremuan sei arrantzale herrixka zeuden, bakoitza bereiziriko uharte batean kokaturik; uharte hauetako bost (Mazagaon, Wadala edo Worli, Mahim, Parel eta Mumbai) biribilean batzen ziren, beste bi uharte txikienek (Colaba eta Chota Kolaba edo Old Woman´s Island) hegoaldera hedapen bat sortzen zutelarik.

Britainiarrek, lehenik, 5 uharte handienak batu, eta barne laku bat sortu zuten. 1862 urterako, itsasoari lurra irabazteko lan handienak eginik zeuden, eta aurretiko zazpi uharteak bakar batean baturik zeuden.

Kalivali-n (gaur egungo hiriaren iparraldean) egindako indusketa arkeologikoetan agertutako aurkikuntzek (harrizko zenbait lanabes) adierazten dute gune horretan Harri Arotik gizaki bizilekuak zeudela.

India iparraldeko arioen inbasioaren aurretik, eskualdean, drabidar (koli) arrantzaleak bizi ziren, behintzat K.a. 1500 urte baino lehenagotik. Lehen aurkikuntza arkeologikoak K.a. VIII. mendekoak dira.

K.a. 250 urtean, Ptolomeo greziarrak Mumbai uharteak Heptanasia (grezieraz Zazpi uharteak) izendatzen ditu.

Hindu Inperioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 280 urtearen inguruan, Bindusara erregeak, Chandragupta Maurya enperadorearen semeak, Mumbai uharteak Mauryia Inperiora batu zituen. Haren seme Ashokak, K.a. 273 eta 232 artean errege izan zenak, hinduismoa zabaldu zuen inperio osoan. Garai hauetan, koliek Mumba uhartea deitzen zioten Mumba Devi jainkosaren omenez.

Maurya Inperioa desagertu zenean (azken erregea BrihadRata K.a. 187 eta 185 artean), herri horiek Sihara dinastiako Shatavahana Inperioren zati izatera pasa ziren. Geroago (K.a. 220 - K.o. 300), Kshatrapa Inperioaren partaide izan ziren. VII. mendearen hasieran, eskualdea chalukyarrek konkistatu zuten; horiek, zenbait mendetako budismoaren ondoren, hinduismoa berreskuratu zuten.

VII. mendetik aurrera, Yemenetik etorritako juduak eta Persiatik etorriko zoroastrista edo mazdeistak Indiako mendebaldeko kostan kokatu ziren, beren lurraldeetan arabiarrek egindako konkistetatik ihesi. XIII. mendearen amaiera arte, isolatutako eta garrantzi urriko eskualde hori dinastia ezberdinen pean egon zen momentu ezberdinetan. Garai haietan, Elephanta uharteko Puri hiria izan zen eskualdeko garrantzitsuena.

XIII. mendean, Indiako iparraldean islamiar konkistaren gerrateak hasi ziren. 1300. urtearen inguruan, Bimbakyan erregearen Erresuma independentea ageri da, baina ez dago hori frogatzen duen datu erabakigarririk. Bimbakyan erregea agertzen da Mumbai hiriaren sortzailetzat; hark, Mahin uhartean, Mahikavati hiria sortu zuen, eta, bertan, gotorlekuak eraiki, eta bere gortea ipini zuen.

Musulman Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1343 urtean, musulmanek (aurretik, India ipar-erdialdeko Gujarat guztia mendean zuten) ingurua inbaditu, eta Gujarateko probintzia islamiar bihurtu zuten. 1348. urtean, hiria Mubarak I.a xah musulmanak inbaditu zuen, eta muga-hiri gisa sartu zuen Gujarateko Sultanerrian. Mende horretako aztarna gutxi aurki daitezke, baina, garrantzitsuenen artean, Mahim uharteko meskita zaharra da ezagunenetako bat.

1533 urtean (200 urte beranduago), portugaldarrek Mumbai iparraldeko Bassein gotorlekua konkistatu zuten; ordurako, hala ere, zenbait portu garrantzitsu eta India mendebaldearekiko elkar-trukatze hiri (Panjim edo Daban, adibidez) garrantzitsuak zituzten eskualdean.

1534 urteko abenduaren 23an, Bassein-eko Tratatua sinatu zen; horren bitartez, Bassein, Mumbai, Karanja eta Sasette uharteak Portugalgo erregeari utzi zizkion Gujarateko xah zen Bahadur sultanak. Mumbaiko badia ona zela eta, portugesek uharteko iparraldean gotorleku eta asentamendu finko bat sortu zuten. Portugesentzat, badiaren izenak Bom Bahia gogoratzen zien, eta, hori dela eta, dokumentuetan, Bombaim gisa idatzirik utzi zuten.

Modu honetan hasi zen Mumbai uhartearen europarren jabetza aroa, 400 urte baino gehiago luzatu zena, 1947 urteko abuztuaren 14an Indiak independentzia lortu zuen arte.

Portugalgo immigrazio garrantzitsu bat egon zen, eta zenbait apaiz katoliko kokatu ziren bertan. Hainbat eliza eraiki ziren. Mumbain, Igreja Portugêsa (eliza portugesa) deitutako bi eremu zeuden, nahiz gaur egun itxura portugeseko eliz bakar bat ikus daitekeen (Bandra uharteko Sâo Andrés eliza). Portugaldarrek Sion, Mahin, Bandra eta aurretik izendatutako Bassein uhartean gotorlekuak eraiki zituzten. Gaur egun, gotorleku horien arrastoak ikus daitezke.

Britainiar Inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Katalina Braganzako infanta

1583an iritsi ziren lehen merkatari ingelesak, eta, 1612an, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak lehen ordezkaritza komertziala ezarri zuen Surat hirian.

1626an, ingelesek Mumbai hartu, eta Portugalgo gobernu-etxea erre zuten. 1661an, portuaren eta Mumbai uhartearen subiranotasuna Ingalaterrako erregeei eman zioten Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Katalina Bragantzako infantaren arteko ezkontza-tratatuaren bidez.

Karlos II.a Ingalaterrako erregea

1668ko irailean, Ingalaterrako koroak Ekialdeko Indietako Konpainiari mailegatu zizkon uharte horiek, urteko 10 urrezko liberaren truke (argi geratzen denez, erregetzak ez zuen gehiegi estimatzen portu hori). Horrek garrantzi handia izan zuen Mumbai hiriaren aurrerantzeko garapenean.

Konpainiak Surateko portua erabiltzen zuen, baina, itsasontzi handiagoak erabiltzeko ur sakonagoko baten bila ari zirela, horretarako Mumbai uhartea aproposa zela konturatu ziren. Biztanleria asko handitu zen; 1661ean 10.000 izatetik, 1675ean 60.000 izatera pasa zen.

1687an Ekialdeko Indietako Konpainia Bombay-ra joatean, Surat ordezkatu zuen Indiako merkataritza gune gisa. Azkenean, hiria Bombayko lehendakaritzako egoitza izan zen 1708 eta 1773 artean. 1777an, Rustomji Kashaspathi izan zen Mumbaiko lehen egunkariaren argitaratzearen arduraduna.

1817tik aurrera, uharteak ingeniaritza zibil lan izugarriak egin zituen uhartedia uharte bakar batean batzeko. Proiektu hau, Hornby Vellard izenez ezaguna, 1845 urtean amaitu zen. Une horretan, Mumbaik 438 km² zituen.

1835an, Mumbaiko Gotzaintza sortu zen. 1852ko azaroaren 18an, bidaiarien Indiako lehen trena inauguratu zen, Mumbai eta hurbileko Thane herria batzen zituena. 1857an, Mumbaiko Unibertsitatea sortu zen, eta, 1864ean, Ahmedabad (ehungintzan Indiako bigarren hiririk garrantzitsuena) arteko trenbidea inauguratu zen.

Dekkaneko kotoi zelaietarainoko trenbidearen eraikitzeak bat egin zuen Estatu Batuetako sezesio gerraren ondorengo kotoi krisiarekin, eta, hori dela eta, kotoi komertzioa asko handitzean, mundu mailako komertzio eta industria zentro garrantzitsuenetako bat bihurtu zen hiria.

1869ko azaroaren 16an, Suezko kanalaren inaugurazioak eta eta portuaren handitzeak Arabiar itsasoko porturik handiena bilakatu zuten Mumbai.

Highcourt Britainiarrek sortua izan zen

Mumbai uharte-hiriko lehen gobernadore britainiarra Sir George Oxenden izan zen. Horren ondoren, Gerald Aungier izan zen gobernadore; horrek populazio handiko hiri bat bilakatu zuen Mumbai, horretarako Gujarateko merkatariak, parsiar itsasontzi egileak eta kontinentetik sortzaile musulman eta hinduak erakarriz. Mumbaiko gaztelua eraikitzea agindu, eta epaitegiak sortu zituen horrekin hirira egonkortasuna ekarriz.

Mumbaira iritsi zen lehenengo parsiarra Dorabji Nanabhoy Patel izan zen 1640an. Parsiarrak, Iranetik zetozen, eta XI. mendearen inguruan migratu zuten Indiara. Horrela, beren erlijioa (zoroastrismoa) musulmanen etorreraz salbatu zuten. Hala ere, 1689-1690 arteko izurriteak europar gehienak hil zituen, eta Janjira Siddiar buruzagiak uharteak berreskuratzeko hainbat saiakera egin zituen. Baina Patelen semea zen Rustomji Dorabji Patel (1667-1763) izeneko komertzio-gizon batek, kolien (jatorrizko uharteetako arrantzaleak) laguntzarekin, erasoak geratzea lortu zuen ingelesen izenean. Oraindik, koli arrantzaleen bizilekuak aurki daitezke Backbay, Mahim, Bandra, Khar, Bassien eta Madh uharteetan.

Hurrengo hamarkadetan, bai britainiarrek, bai parsiar eta jainar merkatariek beren marka utzi zuten hirian eraikuntza ugari sortuaz. Mumbaiko lehendakaritzaren hiriburu gisa –eta nazioko hiri aberatsen gisa– garrantzi handia izan zuen britainiarren aurkako independentzia mugimenduaren sormenean. Mumbain sortu zen Mahatma Gandhiren (1869-1948) Quit India (utzi India) mugimendua 1942an.

Modu berezian, Mumbai izan zen Erresuma Batuak azpi-kontinentearen bere domeinua agurtu zuen lekua: 1948 urteko otsailean, azken britainiar soldaduak Gateway of India (Indiako atea, Mumbaiko portuko arku ezaguna) azpitik pasa, eta betirako utzi zuten nazio independente berria.

Independentziaren ondoren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kalbadevie Road 1890 urtearen inguruan

Indiar estatuaren independentziaren ondoren, Mumbai izen bereko estatuko hiriburu bilakatu, eta estatuko merkataritza eta kulturaren bilgune bihurtu zen. XX. mendearen hasieratik, biztanle kopurua hamar aldiz handitu zen 1901eko 813.000 biztanletik 1981eko 8,2 miloi biztanle izatera pasatuz. 1906 inguruan, biztanleria miloi batetik gora zen, hala, Indiako bigarren hiririk jendetsuena bilakatuz (Kalkutaren ondoren). Hazkuntza azkar horrek lur eta azpiegitura eskasia utzi zuen agerian. 1960an, hiria iparraldeko Salsette uhartera hedatu zen.

1955 ondoren, Mumbai hizkuntza ezberdineko bi eremutan banatu zen (Maharashtra eta Gujarat estatuak); hala ere, Samyukta Maharashtra mugimenduak horren aurka egin zuen, eta Mumbai Maharashtra estatuko hiriburu izendatzera behartu zuen. 1960ko maiatzaren 1ean gertatutako liskarretan poliziak 105 zibil hil ondoren, Maharashtra estatua sortu zen Mumbai bere hiriburu zuelarik.

1970ko hamarkadan, eraikuntza eta immigrazio hazkunde handi baten ondoren, Mumbai Indiako hiririk jendetsuena bilakatu zen. 1966 urtean, Bal Thackery-k (Sahib-a izenez ezaguna) Shiv Sena ultraeskuindar alderdia sortu zuen. Bere esanetan, Adolf Hitlerren jarraitze sutsua zen, eta lurraren semeen eskubideak defendatzen zituen.

1960 urteko ehungintzako greba luze batek produkzioa gelditu, eta ehungintzako hamar milaka langile eta familiak miseria gorrira eraman zituen. Era berean, hiriak landa-eremuetako immigrazio handia jasotzen jarraitu zuen; hori dela eta, langabezia eta delinkuentzia tasak izugarri hasi ziren. Egoeran, okerreratzearen irabazle bakarrenetako bat Shiv Sena alderdi lokala izan zen.

1984an, 90 pertsona hil ziren liskar politikoen eraginez. Liskarrak errepikatu ziren hurrengo urtean Shiv Sena alderdiak hiriko hauteskundeetan irabaztean. 1992an, guztiz hautsi zen erlijio tolerantzia, eta etnia arteko gatazkek bizitza eta kalte material izugarriak eragin zituzten. 1992 urteko martxoaren 12an, zenbait lehergailu zartarazi ziren Mumbaiko gune garrantzitsuetan 200 pertsonatik gora hilez. Datu ofizialen arabera, 1992ko abendua eta 1993ko urtarrila artean geratutako liskarrek 784 hildako eta 5000 zauritutik gora eragin zituzten.

1995an, Maharashtra estatuko gobernuak (Shiv Sena alderdikoa) hiriaren izena bere jatorrizko izenera aldatu zuen.

Mumbaik lasaitasuna eta normaltasuna berreskuratzen zuela zirudienean, 1993 urteko martxoaren 12an, hamar lehergailu lehertu ziren hirian 317 pertsona hilez. Pentsatzen denez, erasoak Pakistaneko gobernuaren laguntza izan zezaketen. Hortik hamar urtetara, 2003ko abuztuaren 25ean islamdar ekintzaileek bi lehergailu zartarazi zituzten 48 pertsona hil eta 1150 inguru zaurituz.

2006ko Uztailaren 11n, lehergailu bitarteko eraso berri bat egon zen Mumbaiko lur-azpiko trenean. Zazpi lehergailu zartarazi zituzten tren ezberdinetan, 182 hildako eta 800 zauritutik gora eraginda. Tren ezberdinetako eraso horiek Madrilen 2004an eta Londresen 2005ean zartatutakoen antzekoak izateak islamisten eraso bat izan daitekeela pentsarazten du.

Indiar gobernuak Pakistaneko Lashkar-e-Toiba taldearen eraso bat izan zitekeelako susmoa zuela esan zuen; nahiz talde horrek bere partaidetza ezeztatu zuen. Lashkar-e-Qahhar izeneko beste talde armatu ezezagun batek bere gain hartu zuen atentatua, baina indiar poliziak talde txiki horrek halako ekintza bat egiteko indarrik ba ote zuen zalantzan jarri zuen.

2008ko azaroan, koordinatutako hamar eraso egon ziren hotel eta eraikuntza ezberdinen aurka, eraso horiek 3 egunez luzatu ziren, eta 155 hildako eta 327 zauritu sortu zituzten.

Dharavi, Mumbaiko auzo txiroen artean handiena.

Britainiar kolonizazioaren hasieratik, antzinako Mumbain biztanleria azkar hazi zen. 1661ean, 10.000 biztanle izatetik, hamar aldiz handiagoa izatera pasatu zen 1764an, 100.000 inguru. 1845ean, hiriak milioi erdi biztanle zituen. 1864ko lehen populazio-zentsuan, 817.000 ziren dagoeneko. 1860ko eta 1890eko hamarkadetan, biztanleriak behera egin zuen hainbat epidemiaren ondorioz. 1911n, Mumbaiko biztanleria milioi bat biztanletik gorakoa zen.

Mumbaiko udal-mugartean 1950ean ondoko beste eremu batzuk eta 1957an are urrunago zeuden eremuak sartzeak handitu egin zuen hiriak administratutako azalera eta, ondorioz, populazio osoa. Biztanleriaren kopuru ofizialak, beste behin ere, hamarrendu ziren 1911tik 1991ra bitartean, hiriak (kanpoaldeko auzoak kontuan hartu gabe ere) hamar milioi biztanletik gora zituelarik. Mumbaiko populazioa 13.750 milioi ingurukoa zen 2009ko urtarrilean[4]. Hala ere, 2001eko erroldaren arabera 16.434.386 biztanle zituen metropoli eremuak[5] (12.596.243 biztanle aurrekoaren arabera, 1991koa[5]) dagoeneko, 20,25 milioi ingururekin (2009ko urtarrilean)[4], Txilekoa (16.430.000)[4] eta Australiakoa (20.700.000)[4] baino handiagoa zen.

Seb Toussaint artistaren murala Phule Nagar auzoan

Mumbaiko biztanleria-dentsitateak ez du parekorik munduko beste leku batzuetako hiri-aglomerazioekin alderatuta, hala nola Europarekin. Hirian, km²-ko 29.000 biztanle bizi dira, eta, Madrilen, aldiz, km² 5.000 biztanle inguru. Kasurik muturrekoenean, Bhuleshwar eremuak km²-ko 400.000 biztanleko dentsitatea du, munduko populazio-dentsitaterik altuenetakoa. Nazio Batuen kalkuluen arabera, 2020. urtean, 28,5 milioi pertsona biziko dira Mumbaiko herrigunean. Biztanle-dentsitate handi horren ondorioz, oraindik konpondu ez den arazo bat dago: hiriko eremu guztietan hedatzen jarraitzen duten txabola-auzuneak.

Mumbaiko ikuspegia, lehen planoan Chowpatty Beach dagoela

Britainiar kolonizazioa hasiz geroztik, Mumbaiko biztanleriaren hazkundearen zati handi bat immigrazioak eragin du. Etorkinak, hiriaren ospeak eta indar ekonomikoak erakarrita, inguruko eskualdeetatik ez ezik, India osotik eta inguruko herrialdeetatik ere etortzen dira. Emaitza da jatorri etniko eta linguistiko desberdineko pertsonen konglomeratu bat.

Marathiar autoktonoak eta iparraldeko Gujarat estatuko gujaratarrak (1960 arte, Mumbai probintziakoa izan zen) dira hiriko hizkuntza-talde ugarienak. Badira, halaber, Bengalera, marvarera, Punjabera eta Tamilera hizkuntzen gutxiengo garrantzitsuak ere. Jatorri atzerritarrekoak dira, batez ere, Pakistango sindhiak, baita afganistandarrak, txinatarrak eta nepaldarrak ere.

Ondorengo sumarioak Mumbai hertsiaren (hau da, kanpoko hiri-multzorik gabe) biztanleria zifrak erakusten ditu. 1845 arteko datuak estimazio hutsak dira; 1864 eta 2001 arteko datuak, berriz, errolden emaitzetan oinarritzen dira. 2011koa Indiako hurrengo errolda nazionalerako batez besteko proiekzioa da.

urtea biztanleak
1661 10.000
1675 60.000
1764 100.000
1780 114.000
1806 200.000
1814 240.000
1830 229.000
1845 500.000
urtea biztanleak
1864 816.562
1872 644.605
1881 773.196
1891 821.764
1901 812.912
1911 1.018.388
1921 1.244.934
1931 1.268.936
urtea biztanleak
1941 1.686.127
1951 2.966.902
1961 4.152.056
1971 5.970.575
1981 8.227.382
1991 9.925.891
2001 11.914.398
2011 14.300.000

1951az geroztik, martxoaren 1ekoak dira biztanle-zifrak, 2011rako batez besteko zenbatespena barne.

Mumbaiko trafikoa

thumb|Mumbaiko trafikoa Mumbain bertako zein atzerriko 200 hizkuntza eta dialekto inguru hitz egiten dira. Hirian, gehien hitz egiten den hizkuntza marathera da, bertako biztanleriaren % 43ak erabiltzen baitu. Marathera Maharashtra estatuko hizkuntza ofizial nagusia eta bertako hizkuntza tradizionala da.

Maratheraren ondoren, herritarren % 19arekin, gujaratera dago, Mumbaiko iparraldean dagoen Gujarat estatuko berezko hizkuntza. Hizkuntza horren atzetik, berriz, urdua dator, biztanleriaren % 10ak hitz egiten duena, batez ere musulmanek, ama hizkuntzatzat baitute. Urdua arabiar idazkeradun persieraren antzeko aldaketa batean idazten da, eta hizkuntza ofiziala izan zen mogolen dominazioaren mendean.

Hizkuntza mintzatu gisa urdutik bereizezina (baina arau kultu eta alfabeto ezberdinekin) hindia –Indiako iparralde osoko hizkuntza nagusia– da Mumbain gehien erabiltzen den laugarren hizkuntza; biztanleen % 8k hindiera du ama-hizkuntzatzat. Hindiera eta urdua, hizkuntza mintzatu gisa, ia ezin dira bereizi, eta hindiera Indiako hizkuntza nazional eta filmen eta komunikabideen hizkuntza nagusi gisa duen estatusa dela eta, oso ohikoa da hizkuntza hori erabiltzea taldeen arteko gizarte-komunikaziorako hizkuntza gisa.

Arestian aipatutako hizkuntza guztiak indo-ariarrak dira. Tamilera eta telugu hizkuntza drabidikoak, herrialdearen hegoaldekoak, biztanleriaren % 2,5ek hitz egiten du. Hizkuntza drabidikoak ez daude historikoki indo-ariarrekin lotuta, eta, jatorriz, azpikontinente osoan hitz egindako hizkuntzak ziren konkista aurretik.

Ingelesa hamabigarren postuan dago, hiriko biztanleen % 1ek bakarrik hitz egiten baitu ama-hizkuntza gisa, hizkuntza-ohiturei buruzko inkesta ofizialen arabera. Hala ere, ingelesa oso zabalduta dago Mumbaiko goi-klaseen artean, eta bertako biztanle askoren bigarren hizkuntza da. Hiriko dokumentu eta argitalpen ofizial guztiak maratheraz gain ingelesez ere argitaratzen dira.

Mumbaiko bi egunkari nagusiak ingelesez argitaratzen dira. Hizkuntza kultu eta administratibo gisa ingelesak duen erabilera zabala eta eguneroko bizitzan duen erabilera urria bat ez etortzeak agerian uzten du hizkuntza horrek hiriko hizkuntza-komunitateen arteko komunikazio-bide gisa duen estatusa, lehentasuna emanez hindiaren gainetik. Hindia oso identifikatuta dago Indiako iparraldearekin, eta hegoaldeko hizkuntza drabidikoetako hiztunek, neurri handi batean, baztertu egiten dute.

Jama meskita, Mumbaiko handiena eta zaharrena.

Hizkuntz egoerarekin gertatzen den gisa, jatorri ezberdineko komunitateen kointzidentziak erlijio ezberdinen presentzia ekarri du Mumbain. Gutxiengo erlijiosoek (Indiako beste hiri handiekin alderatuta) duten gehiegizko ordezkaritza da Mumbaiko gizartearen gertakaririk deigarrienetako bat. Gutxiengo ezberdinen artean nabarmentzen dira: budistak, kristauak, jainitak, juduak, parsiak eta sikhak. Juduek, parsiek eta sikhek biztanleriaren % 2 baino zertxobait gutxiago osatzen dute; budistek eta jainistek, berriz, populazio osoaren % 5 baino zertxobait gutxiago, eta kristauek % 7 inguru.

Gutxiengo horiekin batera, bi erlijio nagusiak, herrialdeko gainerako tokietan bezala, hinduismoa eta islamismoa dira. Lehen aipatutako gutxiengoek duten garrantzi numeriko erlatiboaren ondorioz, hinduistak (India osoko biztanleriaren % 80 inguru) Mumbain, hiriko biztanleen % 67,2 baino ez dira. Hala ere, hinduistak dira, alde handiz, Mumbaiko komunitate erlijioso nagusia.

Parsiek eta jainistek, berriz, ekonomian oso paper garrantzitsua betetzen dute Mumbain, numerikoki gutxiengo txikiak izan arren.

Musulmanak biztanleriaren % 25,9 inguru dira, eta ekonomiaren sektore batzuk menperatzen dituzte, hiriko hainbat tokitan komunitate nagusia izateaz gain.

Senideturiko hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai hurrengo hiriekin senideturik dago:

Mumbaitar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mumbai Indiako pertsonaia ezagun askoren jaiolekua da, baina hauek bereiziko ditugu:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (kontsulta data: 2013-02-11).
  2. India Meteorological Department. Mumbai Climatological Table, Period: 1951-1980. .
  3. Hong Kong Observatory. Climatological Normals of Mumbai, India. .
  4. a b c d Proyección exponencial o geométrica media, a partir de los dos últimos censos nacionales de población de los países citados.
  5. a b Citados por el sitio web City Population artxibatua 2014 ko abenduaren 17an Wayback Machinen.
  • Martin Heintel u.a., Megastädte der Dritten Welt im Globalisierungsprozess. Mexico City, Jakarta, Bombay - Vergleichende Fallstudien in ausgewählten Kulturkreisen, Universität Wien, 2000, ISBN 3-900830-40-1
  • Thomas Barkemeier, Jutta Mattausch, Indien. Der Norden. Reise Know-How. Mit Goa und Bombay., Reise Know-How Rump, 1998, ISBN 3-89416-223-6
  • I. Suraiya, Bombay. Die Stadtneurotiker, in: Indien, GEO-Special, N.° 4/1993
  • Barbara Malchow, Keyumars Tayebi, Menschen in Bombay. Lebensgeschichten einer Stadt, Rowohlt, 1986, ISBN 3-499-15918-X
  • Heinz Nissel, Bombay. Untersuchungen zur Struktur und Dynamik einer indischen Metropole, Institut für Geographie der TU Berlin, 1977, ISBN 3-7983-0573-0
  • Gregory David Roberts, 'Shantaram', Little Brown (2004). ISBN 0-316-72820-9.
  • Fox, Edmund A; Short History of Bombay Presidency (1887); Thacker & Co. Sin ISBN.
  • MacLean, James Mackenzie; A Guide to Bombay (1875 & 1902); varias ediciones. Sin ISBN.
  • Chaudhari, K.K; History of Bombay (1987); Modern Period Gazetteers Dept., Govt. of Maharashtra.
  • Tindall, Gillian; City of Gold (1992); Penguin. ISBN 0-14-009500-4.
  • Mehta, Suketu; Maximum City: Bombay Lost and Found (2004); Knopf. ISBN 0-375-40372-8.
  • Patel, Sujata y Thorner, Alice; Bombay, Metaphor for Modern India (1995); Oxford University Press. ISBN 0-19-563688-0.
  • Bhojani, Namas y Katiyar, Arun; Bombay: a contemporary account of Mumbai (1996); Harper Collins. ISBN 81-7223-216-0.
  • Contractor, Behram; From Bombay to Mumbai (1998); Oriana Books.
  • Virani, Pinki; Once was Bombay (1999); Viking. ISBN 0-670-88869-9.
  • Mappls: Satellite based comprehensive maps of Mumbai (1999); CE Info Systems Ltd. ISBN 81-901108-0-2.
  • (Ingelesez) Farwell, Byron. (1985). Queen Victoria's little wars. Norton ISBN 9780393302356..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]