Berastegi dorrea
| Berastegi dorrea | |
|---|---|
| Kultura ondasuna | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Berastegi |
| Koordenatuak | 43°07′27″N 1°59′03″W / 43.12422°N 1.9842°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | XVI. mendea |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
| Ondarea | |
| BIC | RI-51-0001484 |
| 15 | |
Berastegi dorrea edota Jauregi dorretxea Gipuzkoako Berastegi udalerrian dagoen dorretxe bat da. Jaundegi [1] eta Jauli [2] izenekin ere ezaguna da etxea. Udalerria dagoen haranaren barne-barnean dago, Elizalde auzoan, Berastegiko elizaren eta hilerriaren alboan. Gotiko estiloa du eta ondare kulturala bezala sailkatua dago.
Ahaide nagusien garaiko eraikina da, Berastegitarren familiari lotua, oinaztarren bandoko leinu bat.[1]
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinplano lauangeluarra du, ia-ia hutsunerik gabeko eta zarpailki landutako harria eta modiloiak dituena, seguraski kadahaltsoaren pisuari eusteko.
Geroago dorrea berriro eraiki zuten, eranskin bat gehituz, non arku konopialeko leiho bat oraindik ikus baitaiteke, baita dobelaje handiko arkua duen irteera txikiaren hormatzea ere. Gainera, elizara begira dagoen fatxadan bi ezkutu jarri zituzten, alfiz batek elkartu eta inguratzen dituztenak. Garai bateko bere fatxada nagusian, atal bat dauka.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-
Dorretxeko leiho gotiko bat.
-
Armarri bikoitza.
-
Etxea 1987. urtean.
-
Etxea 2002. urtean.
-
Dorretxearen modelo bat, Miramongo parkean, Donostian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b https://www.xn--castillosdeespaa-lub.es/es/content/jaundegi-o-berastegi-casa-torre
- ↑ Sabi. (2012-11-15). «Berastegi elizako sepulturak edo hilobiak» Berastegi eta bere inguruak (kontsulta data: 2025-04-08).
