Basilio Onomagoulos
| Basilio Onomagoulos | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Konstantinopla, VII. mendea | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Antzinako Sirakusa, 717 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||
| Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
Basilio Onomagoulos (Grezieraz: Βασίλειος Ὀνομάγουλος) bizantziar inperioko funtzionarioa izan zen. 717. urtean Siziliako tropek enperadore izendatu zuten eta Tiberio izena jaso zuen. Leon III.a Isauriarrak, urte berean tronua hartu zuelarik, honekin azkar akabatu zuen.
Basilio urte ezezagun batean jaio zen, Konstantinoplan. Bere aita Gregorio zuen izena, Onomagoulos leinukoa.[1] 717. urtean Sergio Siziliako gobernadorearen serbitzuan zegoen, bere jarraigoaren parte. Usurpazioa Hogei urteko anarkiaren testuinguruan eman zen, non Herakliotarren dinastiako azken enperadorea boteretik kentzean, bitan, zenbait thema-tako tropek zenbait jeneral enperadore izendatzen saiatu zuten, elkarrekiko lotura dinastikorik gabe. 717. urtean Hogei urteko anarkiaren azken enperadorea, Teodosio III.a boterea bere kabuz uztea erabaki zuen Leon Isauriarra usurpatzailea bere tropekin aurrera egiten ari baitzelako eta bere semea, Teodosio izenekoa ere, preso zuelako. Aldi berean Omeyatar Kaliferriko arabiarrek urte bereko abuztuan Konstantinopla setiatzen hasi zuten, hiria hartzeko asmoz. Dirudienez, hiriaren erorketaren berri iritsi zen Siziliara eta Sergiok Basilio enperadore izendatzea erabaki zuen. Leon III.ak ordea, azkar Paulo izeneko chartoularios bat bidali zuen usurpazioarekin akabatzeko eta irlako agintari berria izan zedin. Paulo iristean Sirakusako populazioa errenditu zen, eta armadak izendatu berriko "enperadorearen" aurka zuzenean egin zuen. Basilioren burua Konstantinoplara bidali zen, matxinadaren amaiera erakutsiz. Usurpazio saiakeran parte hartu zuten beste batzuk tontsuratuak, mutilatuak eta erbesteratuak izan ziren. Sergio Lonbardoengana ihes egitea lortu zuen, denbora batez Italian biziz; hala ere, aurrerago berriz bizantziar zerbitzura itzuli zen, bere bizitzaren saiakerarik egongo ez zirela ziurtatu zutenean.[2]
Basilioren matxinadaren amaierarekin, hurrengo urtean Konstantinoplako setioan lortutako garaipenarekin batera, Leon Isauriarrak Hogei urteko anarkiari amaiera ematea lortu zuen, 741. urtera arte erreinatuz.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Guilland, R.. (1970). [https://www.jstor.org/stable/44171206 «Contribution � La Prosopographie De L'empire Byzantin: Les Patrices»] Byzantion 40 (2): 317–360. ISSN 0378-2506. (kontsulta data: 2025-06-17).
- ↑ (Ingelesez) Rota, Maria. (2024). «The separatist movement of strategos Sergios and Basil Onomagoulos in Sicily (718)» Rivista di letteratura comparata italiana, bizantina e neoellenica : 8: 27-31..
- ↑ Heath, Christopher. (2022-02-07). «Contested Identities in the Byzantine West, circa 540–895» The Routledge Handbook on Identity in Byzantium (Routledge): 198–214. ISBN 978-0-429-03137-3. (kontsulta data: 2025-06-17).