Asiriar
| Asiriar | |
|---|---|
Asiriar bandera modernoa | |
| Biztanleak guztira | |
| 2.000.000-4.240.700[1][2] | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| |
| Hizkuntza | |
| Aramera | |
| Erlijioa | |
| Siriar kristautasuna. | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak | |
| Mhallami, Mandear, Judu, Levantetar |
Egungo Asiriarrak[7] (asirieraz: ܣܘܪܝܝܐ), batzuetan siriakoak (iparraldekoak) edo kaldear katolikoak (hegoaldekoak) deituak, antzinako iparraldeko Mesopotamian jatorria duen etnia da. Herri semita da, ekialdeko arameraren dialektoak hitz egiten dituena.
Asiriaren (Mesopotamiaren iparraldea) jatorria, gaur egun, Irakeko iparraldea, Turkiako hego-ekialdea, Siriako ipar-ekialdea eta Irango ipar-mendebaldea eskualdea da. Asiriako antzinako hiriburuaren, Niniveren, aztarnak Mosulen daude, Irakeko iparraldean. 4,5 milioi asiriar sakabanatuta daude gaur egun; biztanleriaren ia herena diasporan bizi da. Gainerako asiriarrak batez ere Iraken, Sirian, Libanon, Turkian eta Iranen bizi dira. Diasporan, gehienak Ipar Amerikan, Europan eta Australian bizi dira.[8]

Antzina, Asiriar inperioan (Assur ere deitua, Akadiar eremuen iparraldean jatorria, izan zuen estatua, K.a. XXIV eta k. o VII. mendeen artean iraun zuena) aramera ez zen beste hizkuntza semitiko bat hitz egiten zuten. Baina aramera hiztunen multzoa handitu egin zen eta azkenena, asiriarrek ere aramera hizkuntza bereganatu zuten. Hortik sortuko zen asiriera edo siriakoa dialektoa. Geroago, seleukotar inperio helenistikoan aramera jendearen eguneroko hizkuntza izaten jarraitu zuen. Erromatarrek ekialdeko lurraldea bereganatu zuten eta, hegoaldeko beste lurralde batzuekin batera Siria probintzia sortu zuten. Mendebaldea, aldiz Mesopotamia eta Asiria probintziak zeuden, pertsiar sasandarrek konkistatu zituzten arte. Eskualde horretako biztanleak lehen kristauak izan ziren, eta arabiarrek lurraldea konkistatu zutenean identitatea mantendu zuten hein handi batean, euren hizkuntza aramearrak (asiriera eta beste) eta euren erlijio kristaua gordez.
Egun, asiriarren eremua hainbat herrialderen artean banaturik dago: iparraldeko Irak, hego-ekialdeko Turkia, ipar-mendebaldeko Iran eta ipar-ekialdeko Siria. Eskualde horretan indigenak dira. Denak fededunak ez badira ere, gehienak kristauak dira, ekialdeko zenbait errituren jarraitzaileak[9].
XX. mendean zehar, asiriar asko Ipar Amerikara, Kaukasora, Australiara eta Europa emigratu ziren.[10] Otomandar Inperioak Lehen Mundu Gerran bultzaturiko asiriar genozidioak, Irakeko Simeleko sarraskiak (1933), Irango islamiar iraultzak (1979), Irak eta Siriako Baath Alderdiaren politikak, Saddam Husseinen Al-Anfal kanpainak[11] edo iparraldeko Irakeko kurduen politikak jazarpena eta ondorengo emigrazioa bultzatu zituzten.
Antzinako asiriarrak eta egungoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungo asiriar askok antzinako Mesopotamiako zibilizazio semita handien ondorengoak direla aldarrikatzen dute, batez ere Asiria baina baita Akad, Babilonia eta Adiabenekoak ere. Egungo asiriologo askok aldekoak badira ere, badaude kontrakoak ere.[12] Geoffrey Khan Cambridgeko Unibertsitateko hizkuntzalaria akadiera eta egungo ekialdeko aramerazko dialektoen arteko jarraitasunaren aldekoa da.[13] Ikerketa genetikoek ere talde homogeneoa direla diote eta baita antzinako asiriarrekin lotura dutela ere.[14]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Assyria, Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundearen estimazioa
- ↑ www.jaas.org
- ↑ Christian Official: The Number of Christians in Iraq Has Dropped to Three-Hundred Thousand
- ↑ www.al-monitor.com
- ↑ Iranicaonline. (2011-08-17). Iran: Assyrians in Iran. .
- ↑ Kjeilen, Tore. Lebanon / Religions - LookLex Encyclopaedia. Looklex.com.
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
- ↑ «Guía del Mundo - Pueblos sin Estado: los asirios» guiactual.guiadelmundo.org.uy (kontsulta data: 2025-08-02).
- ↑ MacDonald, Kevin. (2004-07-29). Socialization for Ingroup Identity among Assyrians in the United States. .
- ↑ Assyrians in Georgia, Joshua Project
- ↑ Certrez, Donabed & Makko. (2012). The Assyrian Heritage: Threads of Continuity and Influence. Uppsalako Unibertsitatea, 44–50 or. ISBN 978-91-554-8303-6..
- ↑ Wilmshurst, David. (2011). The Martyred Church: A History of the Church of the East. Londres, 413–16 or..
- ↑ Ancient and Modern Assyrians: A Scientific Analysis, page 88
- ↑ Elias, Joel J.. The Genetics of Modern Assyrians and their Relationship to Other People of the Middle East. .
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pueblos sin Estado: los asirios El mundo en línea
| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
