Aromatizatzaile
Aromatizatzaileak substantziak edo substantzia-nahasteak dira, elikagaien aroma eta/edo zaporea emateko edo areagotzeko gai direnak, haien ezaugarri organoleptikoak aldatuz eta gozoago, garratzago, gaziago eta azidoago bihurtuz. Elikagaiak prestatzean, asko erabiltzen dira gehigarri gisa, elikagaien zaporea edo usaina aldatzen edo estaltzen duen lurrin jakin bat ematen duten substantziak baitira[1].

Elikagaien ezaugarrien artean, usaina da garrantzitsuena, janariaren zaporea baldintzatzen baitu. Janariaren zaporea erraz alda daiteke usaina aldatzen bazaio baina zapore bera mantenduz. Freskagarri gehienetan gertatzen da hori; izan ere, oinarri bera izan arren, zapore desberdin asko dituzte, lurrintzaileak erabiltzen dituztelako.
Aromatizatzaileak naturalak zein artifizialak izan daitezke[2]. Europar Batasunak aromatizatzaileak baimentzeko arautegian ez du bereizten naturalen eta artifizialen artean[3].
Europako legeriaren arabera, aromatizatzaileek ematen dituzten zaporeak sei kategoriatan banatzen dira[4]:
- Substantzia aromatizatzaileak. Edari zitrikoetan erabiltzen diren propietate aromatizatzaileak dituzte.
- Prestakin aromatizatzaileak. Jatorri naturalekoa (landarezkoa edo animaliazkoa), laranja-olioa edo banilla-estraktua izan daiteke.
- Prozesu termikoko aromatizatzaileak. Aminoazidoen eta azukre erreduzitzailearen nahaste baten berotze-prozesuetan oinarrituta lortzen dira. Saldei, instanteko zopei edo saltsei zaporea emateko erabiltzen dira.
- Ke-aromak. Ke kondentsatua zatikatu eta purifikatzetik sortzen dira. Zapore ketua ematen diete haragia edo arraina bezalako elikagaiei.
- Zaporearen aitzindariak. Elikagaiei eransten zaizkien karbohidratoak eta aminoazidoak.
- Kategoria bakar batean ere sartzen ez diren beste aroma batzuk, adibidez, ronaren eterra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Baimendutako aromatizatzaileen zerrenda berria | Consumer. 2013-02-12 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ Sol, Mijangos Ugarte, Fernando Treviño, Mari. (1995-06-01). «Elikagaietako gehigarriak» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ (Alemanez) Durchführungsverordnung (EU) Nr. 872/2012 der Kommission vom 1. Oktober 2012 zur Festlegung der Liste der Aromastoffe gemäß der Verordnung (EG) Nr. 2232/96 des Europäischen Parlaments und des Rates, zur Aufnahme dieser Liste in Anhang I der Verordnung (EG) Nr. 1334/2008 des Europäischen Parlaments und des Rates sowie zur Aufhebung der Verordnung (EG) Nr. 1565/2000 der Kommission und der Entscheidung 1999/217/EG der Kommission Text von Bedeutung für den EWR. 2012-10-01 (kontsulta data: 2025-05-01).
- ↑ Substantzia aromatizatzaileen zerrenda berria | Consumer. 2013-02-12 (kontsulta data: 2025-05-01).