Edukira joan

Anne Igartiburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Igartiburu

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Igartiburu Verdes
JaiotzaElorrio1969ko otsailaren 18a (56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AmaLourdes Verdes Elorria
Ezkontidea(k)Igor Yebra  (2004 -  2006)
Pablo Heras-Casado  (2015 -  2021)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : antzerki
Deustuko Unibertsitatea
(1987 - 1990) Q50416280 Itzuli, Bachelor's degree in Business Administration and Management (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, zinema aktorea, modeloa, itzultzailea, abeslaria, facilitator (en) Itzuli, Esataria, English teacher (en) Itzuli eta idazlea
Altuera1,75 metro
Enplegatzailea(k)Radiotelevisión Española
Atresmedia
EITB Media
Mediaset España
Arrasate Telebista  (1991 -  1992)
Castilla-La Mancha Media (en) Itzuli  (2010 -  2010)
Radio Televisión Madrid (en) Itzuli  (2022 -  2023)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa

anneigartiburu.com…
IMDB: nm0407029 Allocine: 403729
Facebook: anneigartiburu Twitter: anneigartiburu_ Instagram: anneigartiburu Youtube: UCeyR1fJoXoETqykC_xczGYw Edit the value on Wikidata

Anne Igartiburu Verdes (Elorrio, Bizkaia, 1969ko otsailaren 18a) telebista-aurkezle eta aktorea da.

2025eko urriaren 20an, bigarren aldiz aurkezle lanakegin zituen Hitz sarien 2.edizioa Guggenheim Bilbao Museoan. Gala amaieran ezustean Hitzaren saria eman zion Juanjo Baños, Grupo Noticiaseko zuzendariak.[1]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatuteknia Industriala ikasi zuen. Estatu Batuetan, Frantzian eta Luxenburgon bizi izan da.

1993an hasi zen agertzen ATBn (Arrasate Telebista). Ondoren Euskal Telebistan lan egin zuen, eta gero, Telecincon.[2] Gaur egun TVE 1n egiten du lan eta telebista-programa bat aurkezten du: bihotzeko prentsako programa bat.

Aktore bezala, hainbat paper egin ditu. Anton Reixaren El lápiz del carpintero[3] filmean (2002), mojaren papera egin zuen. Jonathan Frakesen Star Trek: Insurrection (1998) filmean agerpen laburra[4] egin zuen. Gainera, Luna negra[5] (2004) telenobelan, Loreto pertsonaiarena egin zuen.

2006 urtean "Gala 50 años de TVE"[6] saio berezia aurkeztu zuen Laura Valenzuela eta Paula Vázquezekin. Gainera urte askotan Gabon Zaharreko kanpaikadak[7] edo kanpai-hotsak eman ditu Madriletik.

Gaur egun astelehenetik ostiralera +Gente[8] saioan dabil arratsaldero TVE1 katean.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorrion jaio zen 1969ko otsailaren 18an.

1986ean, nebarekin batera, "Segundo Gobierno" Elorrioko punk musika taldean parte hartu zuen kantari bezala. Ez zuten ezer grabatu, bai ordea hainbat kontzertu eman, "Mierda de Bizkaia" 2017ko liburuaren hainbat lekukotasunetan irakur daitekeenez.[9] Hona bat:

Eta zuek?

Gogoratzen dut Tripustelak-ekook Bakioko La Bodeguillan jo genuela, Zer Bizio? eta Segundo Gobiernorekin batera. Gaur egun telebistako aurkezlea den batek koroak egiten zituen, eta jasanezina zen: arratoi-ahotsarekin oihukatzen zuen. Ondo dakit, zintan grabatua dut-eta. Kantuan nengoela, aluak ez zidan, bada, gapo bat bota behetik gora? Esan nion: "Zer zabiltza baina???" Eta berak: "Zer? Punka ez al zara, bada?" Azkenean elkarrekin speed tiro bat hartzen amaitu genuen, komunean (barreak).

Orduan egia da, kantuan aritzen zela?

Bai horixe! Gainera larruzko praka estuak erabiltzen zituen, taula gainean planta ederrarekin. Haien kantu batek horrela zioen: "Acuérdate de Federico el subnormal cuando la guardia civil veas patrullar / ¡Federico! ¡Federico! ¡Federico!". Antza denez, Elorrioko ergelen bat zen hori.

Mungiako "Tripustelak" taldeari eginiko elkarrizketa (304 or.)

2004ko irailean, Anne Igartiburu Igor Yebra ballet dantzariarekin ezkondu zen, baina 2005eko abenduan banandu egin ziren.

2016an, bere senar Pablo Heras-Casadorekin, bere lehen seme biologikoa jaio zen, Nicolas izenekoa. Mutil horretaz gainera, adoptatutako bi alaba ditu: bata indiar jatorrikoa, Noa, 2001ean jaioa; eta bestea Vietnameko jatorrikoa, Carmen, 2012an jaioa. Horretaz gainera, 1996an jaiotako asiar jatorriko neska bat dago beraiekin bizitzen, Annek hirugarren alabatzat baitu.[10]

Telebista saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte bukaerako kanpai hotsen telebista emankizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabon Zaharreko kanpai hotsen telebista emankizunak, Espainiako Erresuma osorako, Madrilgo Puerta del Sol plazatik:

Sariak eta sari-proposamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saria Urtea Kategoria Emaitza
Antena de Oro 2005 Telebista Saritua
Premio ATV 2005 Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onena Sari-proposatua
TP de Oro 2005 Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onena Sari-proposatua
Hitz saria 2025 Hitzaren saria Saritua[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Ruiz, Aitor. (2025-10-21). «Anne Igartiburu, emocionada tras recibir su Hitz Saria: “Una velada que recordaré siempre”» Deia (kontsulta data: 2025-10-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Anne Igartiburu: "La cadena sigue contando conmigo y ya son 13 años seguidos con diferentes compañeros"» telecinco 2017-12-20 (kontsulta data: 2020-02-24).
  3. a b (Gaztelaniaz) El lápiz del carpintero (2003). (kontsulta data: 2020-02-24).
  4. (Gaztelaniaz) Parkas, Victor. (2016-08-17). «'Star Trek', la primera saga de cine que luchó contra el racismo» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-02-24).
  5. (Gaztelaniaz) Telenovela, Por. (2017-01-24). «‘Luna negra’» Diez Minutos (kontsulta data: 2020-02-24).
  6. «Gala 50 aniversario de TVE | Gestmusic» www.gestmusic.es (kontsulta data: 2020-02-24).
  7. CAMPANADAS 2019-2020 CON ANNE IGARTIBURU Y ROBERTO LEAL. (kontsulta data: 2019/12/31).
  8. (Gaztelaniaz) +Gente - Web Oficial - RTVE.es. (kontsulta data: 2020-02-24).
  9. «Mierda de Bizkaia y sus grupos punks maqueteros, 1977-1989 - Paperjale.eus» paperjale.eus (kontsulta data: 2025-06-27).
  10. (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/loc/2016/01/19/569e647ee2704eed648b4636.html
  11. (Gaztelaniaz) Adiós, tiburón (1996). (kontsulta data: 2020-02-24).
  12. (Gaztelaniaz) Menos que cero (1996). (kontsulta data: 2020-02-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]