Andrzej Sapkowski
Itxura
Andrzej Sapkowski (Łódź, 1948ko ekainaren 21a) poloniar idazlea da.
Ekonomia ikasketak egin zituen Łódźeko Unibertsitatean, eta salmenten ordezkari gisa lan egin zuen idazketari ekin aurretik. Zientzia-fikziozko literatura itzultzen hasi zen.
Fantasiazko literaturako liburuen egilea da. Bere lanik ezagunena "Wiedźmin" ("The Witcher") izeneko saila da, Geralt de Rivia munstro ehiztaria protagonista duena. "Poloniako Tolkien" bezala ezaguna, 30 milioi liburu baino gehiago saldu ditu. Bere lanaren ezaugarri nagusia eslaviar mitologiaren eragina da.