Edukira joan

Analfabetismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Analfabetismoaren banaketa munduan (2000), UNESCOren arabera.

Analfabetismoa idazteko eta irakurtzeko ezgaitasuna da, normalean ikasketa faltagatik jasotzen dena. Derrigorrezko eskolatzea duten herrialdeak dira biztanle bakoitzeko analfabeto kopuru gutxien dutenak.

Hala ere, herrialde batzuetan irakurrizko ulermen eskasa gerta daiteke, nahiz eta analfabetismo maila txikia izan.

Analfabetismoa eta garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erpuruarekin sinatzen. Analfabetismoa gainditzeko, dokumentu ofizial batzuk irakurtzeko eta sinatzeko gaitasuna lortzea izaten da urrats garrantzitsu bat.

Zaila da herri batek garapen ekonomikoa eta industriala lortzea, analfabetismo maila handia badu. 1978an 800 bat miloi analfabeto zeuden munduan, eta horietatik 500 miloi, hau da, % 60, emakumezkoak ziren. Analfabetismoaren eta garapenaren arteko harremana garbi ikus daiteke Sobietar Batasuna izaneko herrietan eta Estatu Batuen kasuan: lehenengoan tsarren garaian analfabetismoa % 76 zen, 1981 urtearen inguruan % 2; Estatu Batuetan 1870ean biztanleriaren % 20 analfabetoa zen, eta gaur egun, SESBaren kopuru bera.

UNESCOren datuen arabera, analfabetismoa gorantz doa: Afrikan % 85 dira analfabeto, Nepalen % 95...

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]