Ainhoa Murua Ugarte
| Ainhoa Murua Ugarte | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ainhoa Murua Ugarte |
| Jaiotza | Legazpi, 1979ko maiatzaren 12a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Gasteiz, 2012ko martxoaren 21a (32 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
| Hezkuntza-maila | doktorea |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | biokimikaria, biologoa eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| ainhoa-murua.com | |
Ainhoa Murua Ugarte (Legazpi, Gipuzkoa, 1979ko maiatzaren 12a - Gasteiz, Araba, 2012ko martxoaren 21a) ikertzaile biokimikaria zen. Nafarroako Unibertsitatean Biologian eta Biokimikan lizentziatu zen.[1]
Nafarroako Unibertsitateko Zoologia eta Ekologia Sailean hasi zituen tesiaren lehen pausuak eta gerora, Biomedikuntza, Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzaren Zentroan (CIBER-BBN) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean lanean aritu zen NanoBioCel ikerketa taldean. Bertan, zelula bizien mikrokapsularatzea ikertu zuen, zelula jakin batzuk biomaterialez inguratuz gaitz zenbait tratatzeko erabiltzen dena.[2]

2010. urtean Farmazia Zuzenbideko Espainiako Elkarteak (ASEDEF) “Berrikuntzaren” kategorian IX. ASEDEF Saria eman zion Ainhoaren lantaldeari, 2011ko urrian doktorego-tesi hoberenaren IX. SPLC-CRS Saria jaso zuen Oporton[3] eta 2014ko apirilean Euskal Herriko Unibertsitatean Doktoretzako Aparteko Saria eman zioten. 14 artikulu argitaratu zituen eta horietako bat 2009an Journal of Controlled Release aldizkariaren portada izan zen: «Xenogeneic transplantation of erythropoietin-secreting cells immobilized in microcapsules using transient immunosuppression» izenekoa.
2012ko martxoaren 21ean hil zen, hamaika hilabete lehenago atzeman zioten minbiziaren eraginez.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Uxune Martinez: «Emakumeak zientzian: Ainhoa Murua Ugarte (1979-2012)», Zientzia Kaiera bloga.
- ↑ Advance in obtaining more effective treatment against chronic illnesses artikulua Basqueresearch (2011-07-20)
- ↑ SPLC-CRS saria Doktorego tesirik onenari, IX Spanish-Portuguese Conferece on Controlled Drug Delivery. Oporto, 2011ko urria.
- ↑ «Biografia. Bere bizitza», Dra. Ainhoa Murua bloga.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ainhoa Muruari buruzko webgunea
- (Gaztelaniaz) La tesis de Ainhoa Murua, fuente de conocimiento para nuevos investigadores. Diario Vasco (Cristina Limia, 2017-01-08)