Adrastea (satelitea)
| Adrastea (satelitea) | |
|---|---|
![]() | |
| Behaketa | |
| Gorputz-gurasoa | Jupiter |
| Aurkitzailea | David Clifford Jewitt (en) |
| Aurkikuntza-data | 1979ko uztailaren 8a |
| Aurkikuntza-lekua | Voyager 2 |
| Honen izena darama | Adrastea |
| Orbitaren ezaugarriak | |
| Ardatzerdi handia | 129.000 km |
| Eszentrikotasuna | 0,0018 |
| Ezaugarri fisikoak | |
| Masa | 7,5 Eg |
| Albedoa | 0,1 |
Adrastea (grekoa: Αδράστεια), edo Jupiter XV, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adrasteak forma irregularra du: 20 × 16 × 14 km-ko tamaina. Jupiterren lau barne-sateliteetan txikiena da (Amaltearen taldea), eta planetarainoko distantziaren ordenan bigarrena, Metis baita Jupiterretik hurbilen dagoena.
Jupiterren eraztun nagusiaren barnean dago, eta, Jupiterren marea-indarren eraginez, errotazio-periodo sinkronoa du, hau da, bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean; beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]David Jewitt-ek et G. Edward Danielson-ek aurkitu zuten, 1979an, Voyager 2 zundak urte hartan bertan bidalitako argazkiak aztertuta. Espazio-ontzi batek egindako argazkien bidez, eta ez Lurreko teleskopio batetik, aurkitutako lehen satelite naturala izan zen.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adrastea satelite-izena mitologia grekoko Adrastea pertsonaian du jatorria; Adrastea ninfa bat zen.
Hasieran, S/1979 J 1 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren lehen satelitea zela. Adrastea behin betiko izena 1983an eman zitzaion.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- JPL.
