Edukira joan

Abjad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabieraren idazkera

Abjad ( (Arabieraz) أبجدأبجد) (baita ere abyad) hizkiak zein zenbakiak adierazteko idazkera sistema bat da. Hizkiak idazteko sistema horren berezitasuna honetan datza: bakarrik fonema kontsonantikoentzako ikurrak daudela eta ez bokalikoentzat. Horregatik, kontsonantario izenaz eze ezagutzen dira.[1]

Hitzaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abjad izena arabieraz letren ordena buruz ikasteko erabiltzen zen sekuentzia mnemotekniko zaharretik dator:

  • abjad hawwaz HuTTi kalaman sa'faS qarashat thakhadh DaZagh.

Abjad hitzak, bestetik, zenbait ikertzaileren ustetan, sustrai zaharragoak bide ditu, fenizieratik edo ugaritikotik.

Teknizismo horren sortzailea Peter T. Daniels (New Jersey, 1951) izan zen eta bakarrik onartzen ditu abyad moduan benetan kontsonante bakarrik onartzen dituzten kontsonantarioak; horren arabera, arabierarena edo hebrearena ez ziren benetako abjadak, zenbait diakritikoren bidez hizkuntza horiek bokalak bereiz baititzakete.

Gaur egun Abyad kontsonantarioak askotan alfabetoak izatera igaro dira.

Abjad zenbakikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abjad zenbakikuntza, Hisab al-Jummal ere deitua (arabieraz:حِسَاب ٱلْجُمَّل ), zenbaki-sistema alfabetiko alfanumeriko bat da. Arabiar hiztunen munduan erabiltzen da VIII. mendea baino lehenagotik, zenbaki arabiar posizionalak onartu zirenetik. [2]

Abjad ohiko ordenaren arabera: [3]

BalioaHizkiaIzenaTransliterazioa
1اʾalifa
2بbā'b
3جـjīmj
4دdāld
5هـhāʾh
6وwāww / ū
7زzāy/zaynz
8حـḥāʾ
9طṭāʾ
    
BalioaHizkiaIzenaTransliterazioa
10ىyāʾy / ī
20كkāfk
30لlāml
40مـmīmm
50نnūnn
60سsīns
70عʿaynʿ
80فfāʾf
90صṣād
    
BalioaHizkiaIzenaTransliterazioa
100قqāfq
200رrāʾr
300شshīnsh
400تtāʾt
500ثthāʾth
600خـkhāʾkh
700ذdhāldh
800ضḍād
900ظẓāʾ
1000غghayngh


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. http://omniglot.com/writing/alphabetic.htm
  2. Stephen Chrisomalis. (2010). Numerical Notation: A Comparative History. Cambridge University Press, 162 or. ISBN 9780521878180..
  3. Macdonald 1986, 117, 130, 149 orr. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]