1994ko Hebrongo sarraskia
| 1994ko Hebrongo sarraskia | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | masa hilketa |
| Honen parte da | Israel-Palestina Gatazka, ethnic cleansing in Palestine (en) |
| Data | 1994ko otsailaren 25a |
| Kokaleku | Hebron |
| Pertsona hilak | 29 |
| Pertsona zaurituak | 125 |
| Erantzule | Baruch Goldstein (en) |
| Arma | Eraso fusil |
1994ko Hebrongo sarraskia, baita ere Patriarken haitzuloaren sarraskia izenarekin ezaguna, jatorri estatubatuarra zuen Baruch Goldstein kolonoak eragin zuen. Goldstein, Kach eskuin muturreko alderdi sionistaren kidea zena, erasoan hil zuten.
Hilketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994ko otsailaren 25ean, Kolono israeldar batek sarraskia egin zuen Hebrongo Al-Ibrahimi meskitan, Palestinan. Baruch Goldstein kolonoa bertan errezatzen ari zirenen aurka tiroka hasi zen. 29 palestinar hil zituen, eta 129 zauritu, asko oso gazteak. Erasoaren aurrean palestinarrek haien burua defendatu zuten eta Goldsteinen aurka jo zuten, kolpeka hilez.[1]
Goldsteinek lotura zuen eskuin muturreko Kach erakundearekin. Osloko Ituna sinatu berria zen, eta atentatu honek hankaz gora jarri zituen palestinar eta israeldarren arteko aldebiko negoziaketetarako aukerak. Era berean, Hamasek, zeina PAHFrekin batera Itunaren aurka zegoen, Israelen aurkako bere lehen atentatu suizida egin zuen apirilean. Indarkeriak gora egingo zuen aro bat ireki zen Palestinan.[2]
Erasoa Purim juduaren eta Ramadan musulmanaren erlijio-jaiek bat egin zuten une batean gertatu zen.
Biktimak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau da Palestine Human Rights Information Center erakundeak zabaldu zuen zerrenda:[3]
|
|
|
Beste hainbat pertsona paralitiko geratu ziren zaurien ondorioz. Palestinarrek biktimen kopuruaren barruan kontatzen dituzte geroago zaurien ondorioz hil zirenak eta meskitatik kanpo hil zituztenak erasoaren ondorengo aldian.[4]
Erreakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isaac Rabin Israelgo lehen ministroak erasoa gaitzetsi zuen eta Goldstein "hiltzaile degeneratu", "sionismoarentzako desohore eta judaismoarentzako lotsa" bezala deskribatu zuen.[5] Benjamin Netanyahuk, oposizioan zegoen Likudeko buruak, honakoa adierazi zuen: "Hau delitu arbuiagarria izan da. Nire gaitzespena argi eta garbi adierazi behar dut."
Hebrongo kolono judu batzuek heroi gisa goretsi zuten, hilketak eraso prebentibo gisa deskribatu zituzten, eta heriotza martirio gisa.[6] Goldsteinen alde Kach mugimenduak egindako adierazpenen ondoren, Israelgo gobernuak legez kanpo utzi zuen alderdi hori.[7]
Berria zabaldu zenean mundu osoan erasoak eta gatazkak eman ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://news.bbc.co.uk/onthisday/hi/dates/stories/february/25/newsid_4167000/4167929.stm
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/kolono-israeldar-batek-sarraskia-egin-zuen-hebrongo-al-ibrahimi-meskitan-palestinan
- ↑ Nabeel Abraham (1994ko maiatza). «What about the victims?»
- ↑ https://www.aljazeera.com/gallery/2014/2/24/remembering-the-ibrahimi-mosque-massacre/
- ↑ https://www.nytimes.com/1994/03/01/world/west-bank-massacre-overview-rabin-urges-palestinians-put-aside-anger-talk.html?pagewanted=all
- ↑ https://www.independent.co.uk/news/world/hebron-settlers-shed-no-tears-after-slaughter-militant-jews-are-turning-mass-killer-baruch-goldstein-into-a-folk-hero-writes-sarah-helm-from-kiryat-arba-1397002.html
- ↑ https://www.jta.org/archive/israel-bans-kach-kahane-chai-citing-them-as-terrorist-groups
